“Deporte y salud” hitzaldia, abenduaren 16an

Datorren asteazkenean, abenduaren 16an, hitzaldia antolatu du Eibarko Udalak. Eibarko guraso guztiei zuzenduta dago.

KIROLA ETA OSASUNA (Deporte y salud)
Eguna: 2014ko abenduaren 16a
Lekua: PORTALEA (areto nagusia)
Ordua: 18:30-20:30
Hizkuntza: erdaraz
Hizlaria: Luix Mari Zulaika Isasti

Hitzaldian landuko diren gaien artean:

  • Kirola egiteko arrazoiak: onurak osasunean, psikologikoak, sozialak,…
  • Kirola eta ikasketak: oztopo edo laguntzaile.
  • Txapelduna ez izateko eskubidea
  • Zertarako behar du gorputz hezkuntza nire seme-alabak?

Hitzaldira joateko izena eman behar da (kopuru minimoa ziurtatu beharra dagoelako). Izena emateko, idatzi e-mail bat guraso elkartera: mogelge@gmail.com.

—————-

El ayuntamiento de Eibar ha organizado una charla para la próxima semana.

DEPORTE Y SALUD
Día: 16 diciembre de 2014
Lugar: PORTALEA (areto nagusia)
Hora: 18:30-20:30
Idioma: castellano

Los interesados deben apuntarse enviándonos un e-mail a: mogelge@gmail.com.

Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

“Euskarak 365 Egun Eibarren” ekitaldia abenduaren 3an

Datorren abenduaren 3an, urtero bezala, Euskeraren Eguna ospatuko
dugu euskaltzaleok. Hori dela eta, ekitaldia antolatu dugu Eibarko euskalgintzako hainbat elkarte eta erakundek (kultur elkarteak, guraso elkarteak, ikastetxeak, …eta kittok, eta abar). Datorren asteazkenean izango da ekitaldia, arratsaldez, eta antolatu dugun ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu familia guztiak (ikasle, guraso, aitxitxa-amama eta abarrak).

Arratsaldeko 19.00etan Toribio Etxebarriako anbulategi parean dagoen
lorategian elkartuko gara, eta bertso-manifestua irakurriko dugu. Ondoren,
kalejiran, Untzagarantz abiatuko gara, harmailen aldeko plazaraino. Partehartzaileei argia ematen duen zeozer eramatea eskatu nahi dizuegu: kandelak,
linternak, frontalak… Eta eguraldiak aukerarik emango balu, baita Ikastolako kamiseta eta sudadera gorriak ere.

Untzagan bilduko gara guztioak, eta “Euskarak 365 Egun Eibarren” esaldia idatziko dugu kandelak erabilita, euskara egunero eta edonon erabili nahi dugula aldarrikatzeko. Kantu eta dantzarako ere izango da aukerarik, zelan ez.

Beraz, badakizu: datorren asteazkenean, abenduaren 3an, zatoz ekitaldira eta zuk ere eman bultzada euskarari.

euskarak-365

Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

Haurrekiko sexu gehiegikeriaz hitzaldia – Charla sobre abuso sexual infantil

Eibarko Udalak antolatuta, hitzaldia izango da datorren astean Portalean: “La regla de Kiko”. Gaia: haurrekiko sexu gehiegikeria.

  • Eguna: 2014.ko Abenduak 4 (osteguna)
  • Ordua: 18:30-20:30
  • Lekua: PORTALEA. Areto Nagusian

Hitzaldia kanpaina zabal baten barruan egingo da, eta ikastetxeek ere hartuko dute parte. Besteak beste, Juan Antonio Mogel ikastetxetik ere irakasle bat joango da hitzaldira, eta gaia lantzen duen ipuina banatuko dute  haurren artean. Kanpaina 3-6 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta (Haur Hezkuntza eta Iturburuko 1. maila), baina hitzaldira edozein guraso joan daiteke.

Zeri buruz doa?:

  • Haurrekiko sexu gehiegikeriaren gerturapena.
  • Sinesmen faltsuak.
  • Nola hitz egin, gaiari buruz, gure seme-alabeekin

Hitzaldira joateko izena eman behar da ondorengo fitxa beteta. Fitxa hori ikastetxera eraman edo ondoko helbide elektronikora bidal ezazu: emartin@eibar.net (Gaia: “La regla de Kiko”).

—————–

El Ayuntamiento de Eibar ha organizado una charla la próxima semana en Portalea. Bajo el título de “La regla de Kiko”, se tratará el tema del abuso sexual infantil.

  • Día: 4 de diciembre de 2014 (jueves)
  • Hora: 18:30-20:30
  • Lugar: Salón de actos de PORTALEA.

Dicha charla se realizará dentro de una campaña más amplia que trata el tema del abuso infantil, y en el que participan también los centros escolares. Entre otras cosas, se repartirá un cuento que trata el tema entre los niños de entre 3-6 años, aunque a la charla podrá asistir cualquier padre o madre que esté interesado.

Contenidos:

  • Aproximación al abuso sexual infantil
  • Falsas creencias sobre el abuso sexual infantil
  • Como abordar el tema con nuestros hijos/as: la regla de Kiko

Para asistir a la charla hay que apuntarse descargando la hoja de inscripción. Una vez rellenado entregarlo en la Ikastola o enviarlo al siguiente correo: emartin@eibar.net (Asunto: “La regla de Kiko”).

 

Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

Zuberoako ikastolei laguntzeko Gabonetako otarreak

Urtero bezala, aurten ere Zuberoako ikastolei diruz laguntzeko aukera izango dugu. Gabonetako otarreak ipini dituzte salgai, 40 eta 51 eurotan. Otarreen irabaziak Zuberoako Eperra ikastolarentzat izango dira. Informazio guztia Zuberoako ikastolen webgunean.

Eibarren Kezka dantza-taldea arduratzen da banaketaz. Otarreren bat nahi izanez gero, idatzi kezka@dantzan.com helbidera azaroaren 28a baino lehen.

Bi otarreren artean aukeratu daiteke:

Ahüzki (40 €)*
– Ardi gazta (900 gr.)
– Ahate gibela (125 gr.)
– Bixkotx artisanalak (200 gr.)
– Eztia (500 gr.)

(berez 39 € da hau, baina guk 40 € jartzen dugu kanbioekin ibiltzea saihesteko)

Irati (51 €)
– Ardi gazta (900 gr.)
– Ahate gibela (125 gr.)
– Bixkotx artisanalak (200 gr.)
– Eztia (500 gr.)
– Behi axoa (750 gr.)


Berriak atalean publikatua | Utzi iruzkina