Nola eragin haur eta nerabeek euskaraz egin dezaten? (azaroaren 28an Elgoibarren)

Haurren eta nerabeen euskararen erabilera areagotzeko klabeak aztertzeko jardunaldia antolatu du Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalarekin propio sinatu duen hitzarmenaren bidez finantzatuta. Azaroaren 28an izango da, goizez, eta Euskal Herriko hainbat adituk hartuko dute parte. Elgoibarko IMH ikastetxean izango da, goizeko 09:00etatik aurrera. Azaroaren 17ra arte eman daiteke izena.

Informazioa eta izen-ematea hemen.

Zer egin dezakegu Elgoibarko eta Euskal Herriko haurrek eta nerabeek euskaraz gehiago egin dezaten? Euskararen erabileraren gaineko kezka ez da berria gure herrian. Euskaraz dakiten haurren eta nerabeen portzentajeek etengabe gora egiten badute ere, erabilera-datuekin ez da gauza bera gertatzen. Desoreka nabarmena dago dakiten eta egiten dutenaren artean.

Elgoibarko Izarrak, Udalak eta herriko ikastetxeek, beste elkarte eta eragile batzuekin batera,  urte asko daramatzagu lanean herriko haurrek eta nerabeek euskaraz gehiago egin dezaten. Haien hizkuntza-ohituretan eragitea da gure helburua, baina horretarako estrategia argiak behar ditugu. Estrategia horiek finkatzen hasteko prestatu dugu azaroko jardunaldia.

Azaroaren 28ko jardunaldian eskola orduz kanpoko jardueretan zentratuko gara, batez ere, eta haurrekin eta nerabeekin lotura zuzena duten sektore batzuk aukeratu ditugu; sektore horietatik zer egin daitekeen aztertuko dugu. Zein da Udalen zeregina haur eta nerabeek euskaraz gehiago egin dezaten? Zer egin daiteke kirol elkarteetatik? Zer egin daiteke kulturaren mundutik? Zein da gurasoen papera seme-alabak euskalduntzeko prozesuan? Sektore bakoitzari aditu batek helduko dio, eta orain arteko lanari segida emateko klabe batzuk jasotzea da antolatzaileon helburua.

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

LOMCE dela eta, bi deialdi Eibarren datozen egunotarako

Eibarko LOMCEri EZ plataformatik bi bileratarako gonbidapena bidali digute datozen egunotarako. Azaroaren 4an  Eibarko taldearen bilera irekia Deporren eta azaroaren 8an Euskal Herriko Hezkuntza Plataformen Topagunearen bilera Markeskua jauregian. Bileretara edozein joan daiteke.

La plataforma LOMCEri ez de Eibar nos envía dos invitaciones para dos reuniones que habrá en Eibar esta semana (día 4 reunión de la plataforma de Eibar en el Depor; día 8 reunión de Euskal Herriko Hezkuntza Plataformen Topagunea en Markeskua).

AZAROAK 4, Eibarko LOMCEri EZ bilera irekia

  • LEKUA: Depor taberna.
  • ORDUA: 18’30.
  • EGUNA: Azaroak 4 (asteartea)

Gai nagusia: LOMCEren aplikazioa praktikan haurrengan duen eta izango duen eragina modu argigarrian azaldu ahal izateko hilean bukaeran antolatuko den HITZALDIA prestatzea.

Honekin batera aurrera begira martxan jarriko dugun dinamika zehazten joatea. Guztiok zaudete parte hartzera gonbidatuta!

AZAROAK 8, Hezkuntza Plataformen Topagunea Markeskuan

  • LEKUA: Eibarren, UEU Markeskua Jauregian.
  • ORDUA: 10:30etan

GAI ORDENA:
1- Sarrera eta Urriak 11ko balorazioa.
2- Hezkuntza mugimendua eta plataformak: aurtengo egoera eta erronkak.
3- Aurrera begirako proposamenak
4- Azken berriak
5- Bestelakoak

 

Berriak atalean publikatua | Utzi iruzkina

“Errigora” kanpaina hasi da, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko otarreak

Abian da Errigora ekimenaren “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kanpaina, Nafarroako hegoaldeko ekonomia eta euskalgintza bultzatzeko eta indartzeko egindako urratsa. Iaz egin zen lehendabiziko aldiz, erabat arrakastatsua izan zen, eta aurten ere martxan da.

Información en castellano

 

Zertarako Errigoraren udazkeneko kanpaina?

Errigora” kanpainan Nafarroako produktuen otarreak banatzen dira (olioa, zainzuriak, tomatea, potxak,…). Euskal Herriko Erriberan ekoiztutakoa ezagutu eta kontsumitu dezakezu Errigoraren otarrari esker, nekazariengatik zuzenean jasotako goi mailako produktuak. Kanpainaren etekinak Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko erabiliko dira: Erriberako ikastolei, “Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimenaren Hamarratz proiektuari, eta Erriberako AEKri.

Otarreak 50 euro balio ditu (merkatuko prezioa), eta hortik % 25a Erriberako euskalgintzara bideratuko da.

Iaz 8.000 saskitik gora banatu ziren eta 112.000 euro lortu ziren Nafarroa hegoaldeko euskalgintzarako.

Eskaerak egiteko

Azaroaren 12ra arte eska dezakezu otarrea. Non eskatu dezakezu Eibarren?

  • Ikastolan bertan, eskaera-orria inprimatu eta ikastetxean aurkeztuta.
  • eibar@errigora.org emailera idatziz
  • Ondorengo lekuetan: Aek euskaltegian, Depor tabernan, Kultuko bulegoan (astelehenetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara) eta LAB sindikatuan.

Eskaerak azaroaren 12ra arte jasoko dira, eta otarreak azaroaren 17tik abenduaren 7rako epean banatuko dira. Ordainketa ere otarrea jasotzeko orduan egingo da. Eskaera Ikastolan eginez gero, otarrea ere ikastolan jasoko duzue (Sansaburun).

Saskian dauden produktuak

Saskian dauden produktuak honakoak dira: bi olio botila (bat ekologikoa), bi piper poto (bat ekologikoa), potxak, kardoa, mahats-zukua (ekologikoa), orburuak, bi zainzuri lata, tomate saltsa (ekologikoa) eta barazki krema (ekologikoa), pikillozko marmelada (ekologikoa) eta ardi beltz botila (ekologikoa). Guztiak ere kalitate onekoak.

Errigora 2014 otarrea

Produktuak aukeratzeko garaian, bestalde, zenbait irizpide kontuan izan da, hala nola nekazaritza ekologikoa bultzatzea, tamaina txikiko enpresak izatea, eta lan-baldintza duinak errespetatzea.

Informazio gehiago: www.errigora.eus.

Berriak atalean publikatua | Utzi iruzkina

Urriaren 2, osteguna, “LOMCEri ez kalejira” Toribio Etxeberrian

Eibarko Lomce-ri ez” taldeak ondoko mezua bidali digu guztion artean zabaldu dezagun.

Bihar osteguna (urriak 2), arratsaldeko 18’30etan, anbulategitik untzagara triki-kalejira egingo da LOMCEri EZ esateko. Guraso, irakasle, ikasle, haur, aitonamon, osabaizeba eta lagun, etorri eta adierazi: ez dugu halako hezkuntzarik nahi, gure haurrak kalitatez hezi ordea, bai!

————————

Atención! El 2 de octubre, en Eibar, a las 18’30, se celebrará una triki-kalejira desde el  ambulatorio hasta Unzaga acompañando a un sonoro “¡NO a la LOMCE!” Profesorado, alumando, madres, padres, abuel@s, tí@s, niñ@s y amig@s… dejemos claro que no queremos una educación así,. que lo que se merecen nuestr@s peques es otra cosa. Guk Geure Hezkuntza!

 

Berriak atalean publikatua | Utzi iruzkina