“Euskaraz Bizi” guraso-batzordearen bilera, Olinpiadak antolatzeko

“Euskaraz bizi” taldea, guraso, langile eta irakasle batzuek osatutako taldea da. Besteak beste,  “olinpiadetako” lanak antolatzen dituzte. Urtero bezala, aurten ere bilera egingo da Olinpiada eguneko lanak banatzeko (kirol epaile, garbiketa, taberna eta abar.)

Mezu honi erantsita, bileratxo batetara gonbidatzen ditu guraso guztiak.

Batzuk beteranoak zarete talde honetan. Beste batzuk “fitxatu” berri edo… zaituztegu. Elkar ezagutu eta XVII. Kirola Euskaraz Bizi aitzaki, Euskaraz Biziren berri ere emango dizuegu bileratxo horretan. Gogoan izan Kirola Euskaraz ekainaren 1ean izango dela Iturburun.

“XVII. Kirola Euskaraz Bizi” mundial bat antolatzen dihardugu. Beronen martxaren berri eman eta gauzatu dezakegun ideia berririk balego, ezagutzeko, bide batez ardura banaketari ekinaz,

  • Non: Mogel – Isasi
  • Noiz: datorren astelehenean, apirilaren 29an, arratsaldeko 7:00etan bilduko gara Mogel Isasin.

Bilera hau, eta ondo baderitzozue, urtean gauzatua azaltzeko ere aprobetxatuko dugu. Besterik gabe, astelehenera arte.

Euskaraz Bizi Taldeko Koordinatzaileak

Kirola Euskaraz 2011 (Mogel Ikastola)

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin 1

Udako aisialdi programak: “Afariketan” eta “Udan jolasean”

Eibarko ASTIXA aisialdi taldeak bere udako programa aurkeztu du. Urtero bezala, aurten ere Oporrak afariketan (6-12 urte bitarteko haurrentzat) eta Udan jolasetan (5 urteko haurrentzat) ipiniko dituzte martxan. Programak uztailean zehar gauzatuko dira, eta izen-ematea maitzaren 6tik 9ra izango da goizeko 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00ak arte Indianokua Gaztelekuan (Muzategi kalea, 3).

Informazio guztia Astixa.com webgunean.

Oporrak afariketan

6- 12 urte bitarteko umeei zuzenduta. Aisialdiaz gozatzeko, lagunekin ondo pasatzeko, jolastu eta mendi eta hondartzaz disfrutatzeko uztailean Oporrak Afariketan udaleku irekietan bi txanda garatuko dira:

  • 1.txanda: uztailaren 1etik 12ra
  • 2.txanda: uztailaren 8tik 19ra

Udan jolasetan

Eibarko Udalak eta Astixak 2.zikloko 3. mailako umeentzat ( 2007an jaiotakoak) uztailean “Udan Jolasetan” programa martxa jarriko du 5 urteko umeek euskaraz jolastu, lagunekin ondo pasatu, dibertitu eta jarduera mordo bat egin dezaten.

Udan jolasetan uztailaren 1etik 12ra garatuko da, goizeko 10:00etatik 12:00etara Eibarko auzoetan: Urkizu, Sansaburu, Amañan eta Jacinto Olaben.

Informazio guztia Astixa.com webgunean.

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

Ikastolako kamisetak salgai Askasibarren

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Ikastolako arropa erosteko aukera izango dugu.

Aurreko urteetako kamiseta eta frakak dira, eta Askasiber kirol-dendan egongo dira salgai.

Apirilaren 8tik 20ra bitartean erosi ahal izango dira.

Kirola Euskaraz, Mogel Ikastola, Eibar

Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina

Korrika Eibarren

Badator korrika!! Bihar, asteazkena, martxoak 20, helduko da Eibarrera. 18.00 inguruan izango da.

Korrika Ermua aldetik sartuko da Eibarrera. Untzagan barrena Bidebarrietarantz egingo du, Julian Etxeberria kaletik berriro Untzaga aldera, eta handik Urkizu alderantz.

Guraso Elkarteak Bidebarrietako Mujika harategi parean hartuko du lekukoa eta handik anbulatorioraino joango da.

Haur eta guraso guztiei dei egiten diegu Korrikan parte hartu dezaten, aurtengo leloa gogoan: “Eman euskara elkarri“.

Bihar ere, denok korrika, euskararen alde!

Gogoan izan, arratsaldeko 3ak inguruan ikasle txikienek Korrika Txikia egingo dutela erdigunean. Hara ere gonbidatuta zaudete, nola ez!

Izan euskalakari!!

Korrika 18

Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina