“Berria” egunkaria lagun bila

Berria Egunkaria laguntzaile bila dabil  eta “Berrialaguna: Zure ziztada behar dugukanpaina abiatu du.

Informazioa bidali digute eta hona hemen guztiontzat.

——–

Kaixo lagun agurgarria,

Gure ziztada behar du BERRIA egunkariak, gure laguntza, denon babesa.

BERRIAlaguna egiteko kanpaina hasi du BERRIA egunkariak herriz herri, eta euskalgintza eta kulturgintzako sektorez sektore. BERRIAren irakurle eta zaleengana ez ezik, euskaraz bizitzeko asmoa dugun guztiongana iritsi nahi du, eta esan nahi die euskaraz bizi nahi badugu euskarazko hedabideak ezinbesteko ditugula eta horiei eutsi beharra dagoela. Arriskuan daudela asko, laguntzak jaisten ari direlako, edo erabat kentzen, krisia dela-eta publizitatea gutxitu delako, Internetez irakurtzeak irabazirik uzten ez dielako… Arrazoi asko larri egoteko eta lagundu eta babestu behar ditugula erabakitzeko.

BERRIAk ere dei hori egin du: oraindik ere euskaltzaleen, euskaldun guztien babesa behar duela. Bere komunitatea inguruan sentitu nahi duela. Sostengua behar duela, etorkizun zail honi indartsu heltzeko. Komunitate horren parte hartzea nahi du, elkarrekin egiteko BERRIA, batez ere Internetek ematen dizkigun parte hartzeko aukera berriak baliatuz, eta, nola ez, ahal duenak diru ekarpen txikia eginez, auzolanean, elkarlanean.

Laguntzeko modua

Laguntzeko modua erraza da: bakoitzak nahi duen kopurua emanez, urteko diru ekarpen txikiak proposatzen dira; Internetez egin daiteke, edo banatzen diren eskuorriak betez. Nolanahi ere, Interneten dago informazio osoagoa, eta ekarpena egiteko, helbide honetara jo daiteke: www.berria.info/berrialaguna.

Zer jasoko dut?

BERRIAlagun egiten denak ordainetan PDFn jasoko du BERRIA (Interneteko harpidetza doan). Baita ere BERRIAlagunaren txartela, txapa eta autoetako itsasgarria, BERRIAren produktuetan deskontuak, BERRIAlagunen katalogoa deskontuekin, Berria.info-n blogak izateko aukera eta BERRIA taldeko kontu eta jarduera guztien informazio osoa (bi informazio buletin urtean eta batzarrera etortzeko eskubidea).

Informazio gehiago eskuratzeko, edozein zalantza argitzeko edo kanpainan laguntzeko aukera ikusiz gero, idatzi berrialaguna@berria.info helbidera edo deitu 943-30 40 30 telefonora (Jose Anjel Aldai).

Denon artean gai gara.

Eskerrik asko.

Berriak atalean publikatua | Utzi iruzkina

Datorren domekan (ekainak 3) Klub Deportiboaren eguna

Datorren ekainaren 3an. igandea, klubaren eguna antolatuko du Klub Deportiboak Arraten hainbat ekintzarekin:

  • 8:15an Deportibotik abiatuta mendi ibilialdia, Santa Kurutz, Kalamuako Parlamentua – Kalamua – Arrate. Mendi Batzordeak antolatuta.
  • 9:00tan Haur eta Gurasoentzako ibilaldia: Ixua – Kalamua – Akondia – Aizketa – Arrate. Ego-gainetik Ixuara autobusa dohain. Autobuserako Klub Deportiboan eman beharko da izena. Mendi Batzordeak antolatuta.
  • 9:30tan Roll Ski igoera Itzioko parketik, Eski Batzordeak antolatuta.
  • 12:00tan Caeloren omenezko pilota-partiduak Arrateko frontoian, Pilota Batzordeak antolatuta.
  • 12:30tan Kezka Dantza Taldearen emanaldia eta jarraian haur eta nagusiei mendiko dominak banatzea.
  • 14:30tan Bazkaria Arrateko zelaian. Bazkarirako txartelak (12 € nagusiak, 7 € haurrak), salgai daude Deporreko tabernan.

El domingo 3 de junio se celebrará el Día del Club Deportivo Eibar en Arrate con diversas actividades:

  • 8:15 marcha montañera partiendo desde el Club Deportivo hasta Arrate, pasando por Santa Cruz – Parlamento de Kalamua – Kalamua. Organizado por la Comisión de Montaña.
  • 9:00 marcha para padres e hijos: Ixua – Kalamua – Akondia – Aizketa – Arrate. Habrá autobús gratuito desde Ego-gain hasta Ixua. Será necesario apuntarse para el autobús en el Depor. Organizado por la Comisión de Montaña.
  • 9:30 subida a Arrate en Roll-Ski partiendo desde el parque de Itzio. Organizado por la Comisión de Eski.- 12:00 partidos de pelota del Memorial Caelo, organizado por la Comisión de Pelota.
  • 12:30 actuación de Kezka Dantza Taldea y a continuación reparto de medallas para mayores y niños.
  • 14:30 comida popular en la campa de Arrate. Los tickets para la comida están a la venta en el bar del Club Deportivo Eibar a 12 € (mayores) y 7 € niños.
Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

Antzerkia ingelesez Iturburun

Joan zen astean, Iturburun antzerki berezia izan zuten. Robin Hood antzezlana ikusi ahal izan zuten bertako ikasleek, ingelesez. Egun horretan hartutako argazki batzuekin bideoa egin du Amaia Abanzabalegi irakasleak, eta sarean jarri du.

Iturburuko maila guztietako haurrak bildu ziren ikuskizunena eta adi-adi jarraitu zuten, gainera.

Hementxe duzue, zuen seme-alabekin ikusteko.

Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

Oporrak afariketan eta udan jolasetan

Eibarko udalak babestutako eta antolatutako “Oporrak afariketan” eta “Udan jolasetan” udaleku irekietan parte hartzeko izen-emate epea datorren astean izango da. Hona hemen informazio orokorra:

  • Izen emate data: maiatzaren 7tik 10era (biak barne)
  • Ordutegia: goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.
  • Non: Indianokua gaztelekuan (Muzategi kalea, 3.)

Oporrak afariketan:

Lehen hezkuntzako haurrek jarraian azaltzen diren bi txandetatik bat aukeratu beharko dute:

  • 1go txanda: uztailaren 2tik 13ra
  • 2. txanda: uztailaren 9tik 20ra.

Udan jolasetan:

Haur hezkuntzako 3. mailako haurren egutegia Uztailaren 2tik 13ra izango da.

Izena emateko horriak Pegoran, Portalean eta ikastetxeetan lortu ahal izango dituzue.

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina