Eguen Zuri eguneko kalejiraren bideoa

Hemen dira 2012ko Aratusteak. Joan zen astean hasi genituen eta asteburuan ere giro handiz bizi izan ditugu. Oraindik biharko eguna ere geratzen zaigu! Animo ikasle, irakasle eta guraso guztiei.

Orain artekoa nolakoa izan den ikusteko, hona hemen EibarTV webguneko lagunek bildu duten bideoa, Eguen Zuri egunez egin genuen kalejiraren laburpena.

Eguen Zuri eguneko kalejira, Mogel Ikastola, Eibar

Ekitaldiak atalean publikatua | Iruzkin 1

Dena prest Eguen Zuri eguneko kalejirarako

Urtero bezala, aurten ere Euskal Inauterien kalejira egingo du Juan Antonio Mogel ikastolak. Ikasle guztiak Untzaga inguruan elkartuko gara Eguen Zuri egunean eta handik abiatuko gara Eibarko kaleetan barrena.

Kalejira arratsaldeko 15.30etan hasiko da Toribio Etxeberria kalean, eta 16.30etan amaituko da, leku berean. Gurasook hortxe jaso beharko ditugu gure seme-alabak.

Euria egingo balu, ez litzateke kalejirarik egingo, baina haurrak toki eta ordu berean jaso beharko dira.

Dena prest Aratusteetako giroaz gozatzeko! Animo! Gurasoak ere mozorrotu!

Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

Eibarko ikastolako Guraso Elkartea sarean

Gaurtik aurrera, Eibarko Juan Antonio Mogel ikastolako Guraso Elkarteak bere txokoa izango du sarean.

WordPressen sortutako webgune honen bitartez, Elkartearen eta Ikastetxearen inguruko informazioa zabaldu nahi dugu, Juan Antonio Mogel ikastolako kide garen guztion arteko komunikazioa errazteko eta arintzeko, guraso, ikastetxe eta irakasle.

Webgunea oraindik ere amaitu barik dago. Argazkiak eta diseinua behin-behinekoak dira, testuak bukatzea ere falta zaigu, baina gutxika-gutxika egingo dugu.

Jakin ezazue zuen ekarpenen eta iritzien zain gaudela.

Guraso Elkartea atalean publikatua | , , hitzekin laburtua | Iruzkin 1