Ikastolako erropa salgai

Badatoz Euskaraz Bizi egunak, ekainaren 1ean handiena eta 8an txikiena eta aurten ere goazen Iturburu kamiseta eta sudadera gorriz betetzera!!!

Ikastolako arropa  salgai egongo da Askasibar dendan.

20150504_171753

PREZIOAK:

Umeen kamisetak…………..7€

Umeen sudaderak……..17,90€

Nagusien kamisetak………7,5€

Nagusien sudaderak…..19,90€

Kamiseten salmentarekin lortzen den dirua eskola hornitzeko erabiltzen da. Azken urteetan mini saski-kanastak, mikrofonoak, teklatu bat musika gelarako, ….denon artean erostea lortu dugu!!

Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina

2019-2020 Multikirola eta mendi-irteerak: bilera informatiboa

MULTIKIROLA 2019-2020
Oraindik aurtengo ikasturtea amaitu barik, baina honezkero hasi gara hurrengoa prestatzen. Izan ere, 2019-2020 ikasturteko multikiroletako taldeak eta ordutegiak antolatzeko ordua heldu da.

Multikiroletan matrikulazio epea maiatzaren 27an hasiko da eta ekainaren 7an bukatzen da. (Matrikula oharra)

Esan dizuegun bezala, maiatzaren  28an, datorren asteartea, Mogel Isasin 19:00etan egingo dugun bilera informatibora ere gonbidatzen zaituztegu.

Hurrengo loturaren bidez ordutegi probisionala ikus dezakezue: Multikirolako Ordutegiak 

 

Multikirola_Iturburu_2

Multikiroletan izena eman duten umeen kopurua zein den jakin bezain laster, zehatz-mehatz kalkulatuko dugu Multikiroletan zenbat taldek parte hartuko duen eta zer ordutegi izango duten. Hemen, ahal den neurrian, idazki honekin batera doan ordutegia mantentzen saiatuko gara.
Edozein aldaketa balego, ikasturte amaierarako jakinaraziko genizueke, irailean ahalik eta arazo gutxien izan dezazuen Multikirolak eta gainerako eskolaz kanpoko jarduerak
koordinatzeko.

Multikirolen zenbatekoa, guztira, 95 eurokoa izango da. Ordainketa 2019-2020 ikasturtean egingo da 2 epetan.

Hona hemen, jarduerari buruzko informazio gehigarria:

  • Eskolaz kanpoko kirol ekintza da. 20 asteburu izaten dira, urritik maiatzera bitartean banatuta.
  • 20 aste horietan, aste barruan bi entrenamendu edukiko dituzte, eta larunbatetan partiduak edo ekintzak.
  • Asteburuetan partidurik ez dagoen asteetan (oporrengatik edo zubiengatik), aste barruan ere ez da izaten entrenamendurik.
  • Entrenamenduetan eta larunbateko partiduetan parte hartzea derrigorrezkoa da. Apuntatzen denari erregulartasuna eskatuko zaio, ahal den guztietan parte hartu dezan, taldea ez kaltetzeko.
  • Lehenengo sei asteetan banakako kirolak landuko dira, umeak ez dira talde bezala apuntatuko bakarka baizik. Banakako kirolen artean:
    • A jarduera: atletismoa / pilota / saskibaloia.
    • B jarduera: patinajea / judoa / waterpoloa / duatloia.
  • Umeek A taldeko kirol bat, eta B taldeko beste bat, aukeratu beharko dituzte.
  • 20 aste horiek honela banatuko dira: 6 aste banakako kirolak ( 3 aste A taldeko kirola, beste 3 aste B taldeko kirola); 13 aste futbola, eskubaloia eta errugbiaren artean; azken asteburuan Kirol Eguna Untzagan.

 

Guzti honen inguruko informazioa banatzeko, eta zuen zalantzak argitzeko (batez ere zuen umea lehenengoz apuntatu bada), bilera batera deitzen zaitugu:

EGUNA: maiatzak 28
ORDUA: arratsaldeko 19:00etan
LEKUA: Mogel Isasi.

 

Informazio gehiago: Eskola Kirolaren onurak

Multikirola_Iturburu_1

Mendi irteerak 2019-2020

Maiatzaren 28ko bileran, multikirolez gain, mendi-irteeren informazioa ere banatuko dugu.
Mendi-irteerak ere eskolaz kanpoko ekintzak dira, Eibarko Klub Deportiboaren eta Eibarko ikastetxe guztien artean antolatzen direnak. Hau ere, Iturburuko 3-6 mailetako umeentzat da.

 

2014-11-16_legazpi-mendi-irteera_OA_11-32-46-r
Laburpen txiki bat:

  • Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5. eta 6. mailakoei irekia.
  • Irteera hauetan parte hartzea doan da.
  • Mendi irteerak igandetan izaten dira. Salbuespena jardunaldi mikologikoena da, larunbatez izaten baita.
  • Irteerak umeen erritmo eta gaitasunei egokitutako ibilaldiak izaten dira.
  • Ez da beharrezkoa irteera guztietara joatea, aukeratu daitezke; baina ikasturtean zehar erregulartasun bat ere eskatzen da.
  • 6 irteera eginez gero domina irabazten dute umeek eta Arrateko Finalista egunean jasotzen dute.
  • Eibartik kanpo izaten diren mendi-irteeratarako autobusa izaten da. Autobusean tokia badago laguntzera joateko prest dauden guraso batzuentzat tokia egon daiteke.
  • Izen-ematea: Ikasturte hasieran izena eman behar da (seguruak egiteko) eta ondoren, irteera bakoitzerako konfirmatu egin behar da.

Antolatzaileak: Eibarko Klub Deportiboa eta Eibarko ikastetxeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eibarko Udaletxearen diru laguntzekin.
Ohar praktikoak:

  • Ordutegia: Irteerak 8:15ean Ego-gainen eta itzulera 14:00 toki berean.
  • Eraman beharrekoak: mendirako oinetako eta erropa egokia, motxila txikia, hamarretakoa eta ura.

Guzti honen inguruko informazioa banatzen eta zuen zalantzak argitzen saiatuko gara maiatzaren 28ko bileran, batez ere zuen umea lehenengoz apuntatuko bada.

EGUNA: maiatzak 28
ORDUA: arratsaldeko 19:00etan
LEKUA: Mogel Isasi.

Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina

Klika klika klika…..badator Korrika!!!

Pasa den astetik tipi-tapa tipi-tapa Korrika herririk herri dabil. Eibarrera bihar, apirilak 13a abiatuko da,14:45ak inguruan eta guraso eta ikasle guztiak animatu nahi ditugu Korrikan parte hartzera aurtengo abestiari jararaituz:

“Hauxe da gure leloa,

posible da klika aldatzea,

elkarren artean konektatzea.”

Eibarko Euskal Eskola Publikoko ikastetxe guztietako guraso elkarteek batera korrika egingo dugu.

15.05etan San Andres Eskolan jasoko dugu lekukoa eta Ibarkurutzeraino abiatuko gara.

Euskararen alde Amaña, Arrateko Andra Mari, J.A. Mogel, San Andres eta Urkizuko gurasoak bat eginik!

Juan Antonio Mogel Ikastolaren lekukoa Begoña Gorostidik eta Elena Egurenek eramango dute eta Guraso Elkarteana Paule Ibarrola Garatek, familien arteko zozketaren irabazleak, eramango du. 

10 eguna

  • Ikastetxeak eta irakasleek: San Andres Elizatik Zabaleta okindegiraino.
  • Eibarko Eskola Publiko Guraso Elkarteek: San Andres eskolatik Ibarkurutzeraino
  • Ordua: 14.45 (larunbata, apirilak 13)

Jantzi dezagun guztioak Ikastolako kamiseta/sudadera gorria, eta egin dezagun guztiok Korrika euskararen alde!

 

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

EUSKARALDIA: AUKERATU ROL-A

Mogel Guraso Elkartetik azaroak 23 eta abenduak 3a bitartean egingo den EUSKARALDIA ekimenean parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Euskal Herri mailan ariketa 400 herri/auzoetan egingo da eta Eibar horietako bat da. Dagoeneko 70.000 lagunek eman dute izena, oraindik egin ez duenarentzako animatzeko deialdia egin nahi dugu.

  • Eibarren ere euskaraz errez eta eroso bizi nahi dugulako eta
  • Gurasook hizkuntza ohituretan ere eredu garelako

Aukeratu rol-a: Bihotz goxo, Belarriprest edo Ahobizi izan zaitez.

Eman izena lehenbailehen.

Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina