Ikastolako erropa salgai

Aurten ere Ikastolako arropa salgai egongo da Askasibar dendan.

20150504_171753

Arropa Euskaraz Bizi egunerako izan nahi baduzue, joan lehenbailehen zuen eskaera egitera dendara.

Kamiseten salmentarekin dirutxo bat jasotzen da behar den zerbait erosi ahal izateko. Adibidez oin urte batzuk musika gelarako teklatu berri bat erostea lortu genuen.  Animatu denok zuen kamiseta gorria erosi eta janztera!

Gogoratu: Kirola Euskaraz Bizi egunetarako (ekainaren 2an handiena; ekainaren 9an txikiena), guztiok kamiseta edo sudadera gorriekin Iturburura. Baita gurasoak ere!

Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina

Mogel Guraso Elkartearen urteko Batzar Nagusia (maiatzak 16, asteazkena)

Datorren maiatzaren 16an, asteazkena, 18:00etan, Mogel Guraso Elkartearen Batzar Nagusia egingo dugu. Urteko jardueraren errepasoa egin eta zuzendaritza berria osatzen hasiko gara. Animatu nahi zaituztegu Mogel Guraso Elkartearen lan-talde berrian parte hartzera emailera idatziz: mogelge@gmail.com

Gai-ordena:

  1. 2017ko diru-kontuak eta 2018ko aurrekontua
  2. 2017-2018 ikasturtearen laburpena
  3. Mogel Guraso Elkartearen zuzendaritza berria osatzea

Mogel Guraso Elkartearen (HH eta LH) Batzar Nagusia:

  • Lekua: Mogel Isasi.
  • Eguna: maiatzak 16, asteazkena.
  • Ordua: 18.00 (HH-LH, 3-12 urteko haurren gurasoak).
Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina

Isaskara musikala berriz eskainiko da

2018-04-20_Isaskara-1-arg-JulioCalleja_3353

Isaskara. Argazkia: Julio Calleja (2018)

Mogel Isasiko ikasleek prestatu eta Coliseo antzokian eskaini duten Isaskara musikalak harrera beroa izan du, eta hirugarren emanaldi bat egingo da, datorren maiatzaren 7an, 15:30ean, Eibarko Udalak antolatzen duen Eskolarteko Antzerki Jardunaldien programan.

2018-04-20_Isaskara-1-arg-JulioCalleja_3200

Isaskara. Argazkia: Julio Calleja (2018)

Pasa den apirilaren 20an estreinatu zen Isaskara musikala, bi txandatan, eta emanaldi horietan Julio Calleja argazkilariak egindako zenbait argazki ikus daitezke hemen.

2018-04-20_Isaskara-1-arg-JulioCalleja_3141

Isaskara. Argazkia: Julio Calleja (2018)

Mogel Isasiko DBHko ikasleek, Hauspoa programaren baitan, Guraso elkartea, Akebai eta Eibarko Udalarekin batera,  musikala prestatzeko tallerak izan dituzte 2017-2018 ikasturtean zehar.

2018-04-20_Isaskara-1-arg-JulioCalleja_3249

Isaskara. Argazkia: Julio Calleja (2018)

Lau tallerretan antolatuta, taller bakoitzean antzerkia, dantza, gidoigintza eta kantua landu dituzte ikasleek Josu Mujika, Andrea Covadonga eta Jokin Bergara irakasleen laguntzarekin.

2018-04-20_Isaskara-2-arg-JulioCalleja_3596

Isaskara. Argazkia: Julio Calleja (2018)

Hona hemen Isaskara musikalean parte hartu dutenak:

Kantuan: Ainhoa Pérez, Markel Gutiérrez, Izar Araolaza, Ane Salaberria, Miren Lage, Ane Carbajo.

Dantzan: Maddalen Arriola, Nagore Nogales, Maialen Entrena,  Nahia Zabala, Maider Arizmendiarrieta, Ane Osoro, Malen Casado, Malen Egia, Malen Quindos, Nerea Agirreazaldegi, Mugaitz Madera, Paula Rodríguez, Helena Costa, Nerea Antxia, Naiara Reñon, Irati Azpilikueta, Maite Telleria, Nora Ruiz, Amaia Etxabe, Lore Arregi, Garazi Kareaga, Aner Gómez, Nerea Valverde, Enara Magunazelaia, Laura Ríos, Ane Bastida.

Interpretazioa: Manex Sarasua, Joanes Lazarobaster, Markel Simón, Olatz Alvarez, Esther Costa, Eider Lasa, Ainhoa Vidaurre, Aitor Arrizabalaga, June Araujo, June Txurruka, Nouhayla Ouadaa, Lexuri Herrero, Garane Trifol, Saioa Jimenez, Aitor Akarregi, Eneko Villarreal.

Bertsotan: Peru Alberdi.

Gidoia: Leire Azkue, Peru Alberdi.

Irakasleak: Andrea Covadonga (interpretazioa eta kantua), Josu Mujika (dantza) eta Jokin Bergara (gidoia eta bertsolaritza).

2018-04-20_Isaskara-2-arg-JulioCalleja_3422

Isaskara. Argazkia: Julio Calleja (2018)

Isaskara musikalean Julio Callejak egindako argazki gehiago ikusteko hemen.

Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina

Guraso Elkartean parte hartzeko gonbidapena

Azken lau urteotan Mogel Guraso Elkartearen zuzendaritzan aritu garen guraso taldeari erreleboa emateko ordua iritsi zaigu. Guraso elkartearen bidez ikastolako zenbait alorren antolaketan parte hartzeko aukera duzue, bakoitzari gustatzen zaion alorrean, euskara, kirola, e.a. Gure seme-alaben hezkuntzan gurasook ere badugu ardura eta laguntzeko aukera, beraz, gonbidatu nahi zaituztegu Mogel Guraso Elkarteko zuzendaritzan sartu eta aukera hori baliatzera.

20140607_101050_r

Juan Antonio Mogel Ikastolako zuzendaritzarekin koordinazio estuan, eta irakasle, sukaldari, laguntzaile, zaintzaile, atezain, gidari eta eskola osatzen duten langile guztiekin lankidetzan, gurasook hainbat modu ditugun gure seme alaben hezkuntzan parte hartzeko. Eskolatik egiten diren txango eta irteera hezitzaileen finantzaziotik hasi, liburu-salmentarekin segi, eta besteak beste, eskola kirola eta mendi irteerak, komunikazio eta koordinazio lanak, agenda 21 eta hizkuntza zein hezkuntza proiektuak lantzeko aukera dago guraso elkartearen bidez, bakoitzak egoki deritzon alorretan ekarpenak eginez.

Maiatzaren 16an urteko batzar nagusia egingo dugu eta animatu nahi zaituztegu zuen buruak aurkeztera bertan guregana hurbilduz, edo nahiago baduzue, Mogel Guraso Elkartearen emailera idatziz: mogelge@gmail.com

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin 1