Multikirolak 2012-2013

Joan zen astean Multikirolen inguruko batzarra izan zen Ipuruako Kiroldegian (8-12 urte bitarteko umeen kirol programa). Hantxe izan ginen Eibarko ikastetxe gehienetako gurasoen ordezkariak.

Bi gai nagusi izan genituen mintzagai: 2011-2012 ikasturtearen azken balantzea eta, batez ere, 2012-2013 ikasturterako aurreikuspenak eta plangintza. Hona hemen laburpen txiki bat:

Hasteko, 2011/2012 ikasturteko laburpena egin zen. Guztira 529 haur ibili dira Multikiroletan. Haur gehien izan dituen ikastetxea, alde handiarekin, Iturburu Mogel Ikastola izan da, 182 neska-mutilekin. Diru-sarrerei dagokienez, Udalak 8000 euroko diru-laguntza eman du (iaz baino 1000 euro gutxiago) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak beste 15.400 euroko diru-laguntza eman du (hortik 5.300 inguru Mogel Ikastolari dagozkio).

Datorren urtera begira, dagoeneko egin da matrikulazio-deialdia eta 2012/2013 ikasturterako 527 ume apuntatu dira (190 Iturburukoak). Azken urteko kopuru beretsua, beraz.

2012/2013 ikasturterako egutegia eta aurrekontua ere onartu dira. Ez dira erabat definitiboak (besteak beste BEZ zergaren aldaketa dela-eta), baina gutxi gorabehera 65.000 euroko aurrekontua izango du Multikirolen Programak.

Multikirolek 20 asteko iraupena izango dute, iaz bezala. Urriaren 1en hasiko da eta maiatzaren 4an bukatuko da. Azken urteotan bezala, banakako kiroletarako 5 aste izango dira eta taldekako kiroletarako (eskubaloia, futbola eta errugbia) bosna aste.

Ordutegiari dagokionez, Iturburuko taldeen ordutegia hauxe izango da, azken orduko aldaketarik ez badago:

  • 3. maila: astelehen eta ostegun, 16.30-17.20 Kiroldegian.
  • 4. maila: asteazken eta ostiral, 16.30-17.20 Kiroldegian.
  • 5. maila: astearte eta ostegun, 13.00-13.50 Iturburun.
  • 6. maila: astelehen eta asteazken, 13.00-13.50 Iturburun.

Eskola arteko Multikirolen amaiera-jaia Unben (Eibar)

Advertisements
Post hau Guraso Elkartea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Multikirolak 2012-2013 -ri

  1. oskar gisasola-k dio:

    Kaixo: eskerrak eman nahi dizuet hain informazio ona eta argia ematerren. Eskerrik asko eta urte ona eduki dezagun denok!!!

  2. itziar-k dio:

    Mila esker,uda ona pasa.

  3. Idoia-k dio:

    Kaixo,
    Eskerrik asko aurten informazioa garaiz emateagaitik, baina nik bi zalantza ditut.

    Alde batetik 3 eta 4garren mailakoak helduko dira garaiz 4,30tarako? Ihaz arazoak izan genituen autobusekin, batez ere Urkizun eta Errebalen jeisten zirenak eta 4,40tarako heltzen ziren Eibarrera eta gero kiroldegira igotzeko denbora gehiago behar zuten. Beraz, atzeratu egin zen multikirolen ordutegia. Kontutan izan da autobusen atzerapena eta zaila izango dela 4,30tan umeak kiroldegian izatea?

    Bestalde ez dut ulertzen zergaitik daukaten 3 eta 4.garren mailakoak bi egunak kiroldegian eta 5. eta 6.garren mailakoak berriz bi egunak Iturburun. Ezin zitekeen hobeto banatu eta egun bana ipini?

    Espero dut kontatu izango direla nire zalantzak.

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s