Debanaturak informazioa bidali digu udan Deban antolatzen dituzten udalekuen inguruan. Hemenetxe Guraso Elkartean jaso dugun informazioa:
Uda honetan udan udalekuen eskaintza zabalagoa izan dadin eta, bide batez, Debaz gain eskualdeko beste herrietako umeak ere parte har dezaketen, Debanaturak antolatu duen udalekuen eskaintza berria jakinarazi nahi genizueke, zuen interesekoa izango delakoan. Horrela, herri bakoitzean gutxieneko talde bat sortuko balitz Debanatura umeak jasotzeko eta eramateko begirale bat jartzeaz arduratuko litzateke. Garraioa trenez izango zen. Espero degu zuek ere eskaintza hau interesgarria aurkituko dezutela.
Deban izango dira, Natur gelan, 6-11 urte bitarteko umeentzat.
Zertan datza? ingurumen heziketako, sormenezko, artezko, animazioko, aisialdiko eta denbora libreko jarduerekin: Deba inguruko naturaren eta kultur ondarearen ezagutzarekin lotutako jarduerak eta aisialdiko jarduerak uztartzen saiatzen diren udalekuak dira beste ume batzuekin konbibentzian. Gure udalerriko gune natura desberdinetan zehar irteerak, sentsibilizazioko eta ezagutzako Ingurumen tailerrak, eskulanak, berziklaia eta sormena, espresio artistikoa, bisitak, aire libreko jolasak (ginkanak) eta entretenimentuko eta animazioko beste hainbat jarduera..
Jardueren programak
- Txangoak Deba inguruko natur-txokoak eta ondarea ezagutzeko
- Ingurumen jarduerak: sormenezko berziklaia, sendabelarrak, elikagaien eraldaketaren tailerrak, zientzia naturan (experimentala).
- Eskulanak,
- Espresio artistikoa: txotxongiloak, ipuin-kontaketa, zirko tailerra,
- Barruko eta aire libreko jolas kooperatiboak (ginkanak) eta entretenimentuko eta animazioko beste hainbat jarduera.
Uztailaren 2tik 27ra bitartean, hainbat txanda. Ordutegia: 10:30 – 14:00 eta arratsaldeko txandetan parte hartzeko aukera ere bai. PLAZA MUGATUAK.
Informazioa 695 783 656.