Ikastolako jantokien inguruko bilera irekia

Joan zen azaroaren 7an gurasoen arteko bilera egin zen Argatxako ikastetxean. Guraso talde batek deituta, jantoki eredu berri baten inguruko gogoeta plazaratu nahi izan zen.

Izan ere, gaur egungo jantokiaren inguruko kezkak azaldu dituzte, hala nola, jakien kalitate eskasa, menuen egokitasuna, industrializazioa eta goizean goizetik sukaldatzearen desabantailak, eta abar.

Mezu honekin batera bidaltzen dizuegu bileraren akta eta laburpena (jaitsi PDF formatuan).

Bileran 28 guraso elkartu ziren, eta gehiengoari oso ideia interesgarria iruditu zitzaion hausnarketarekin eta gaiarekin aurrera jarraitzea. Horregatik, lan-talde bat osatzea erabaki zen bideragarritasun plana burutzeko.

Lan talde honek, hurrengo bileraren data zehaztu du: Abenduak 12 arratsaldeko zazpiretan, Mogel Isasin. Deialdia irekia da eta Ikastolako Guraso guztiak zaudete gonbidatuta.

Post hau Guraso Elkartea, Mogel ikastola atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Ikastolako jantokien inguruko bilera irekia -ri

  1. Aitor-k dio:

    De la letxe. Ea zer dioten datorren batzarrean lan-taldekoek, baña prezio-kalitate malla obetzen bada… jarri amantal gañean baberoa eta aurrera.
    Igarri, igartzen da Katering-a negozio bihurtu zaiela. Zer ematen die gureei eta zenbatengatik? Alaber, mamitu ondoren gure asuntu hau eta aurrera jarraitzekotan bagaude prest egon beharko ginateke, behintzat aurretik astertuz, Ausolan eta politikariek egin dezaketen kontraerasoekin, batzutan azkenengo ordurako uzten bait da ahaztuta gai hau. Berandu izan baino lehen eta blokeatuta gera ez gaitezen.
    Zer dio J.A.M. Ikastolak?
    Zer diote jantoki desberdinetako arduradunek? (Kabezon eta besteek)
    Eta zaintzaile eta beste langileek?
    Eguneroko jakien argazki sorta bat sortu dezakezue 12-an ikustantzeko biltzarrean, adibidez diapositiba bitartez?
    Eta prorroga bezela, azken urteetan egin ez duten kudeaketa on bat eskeintzen badigute Ausolan eta politikariek, gu hoztu nahian denboraren indarrez?
    Guk gureei ahal dugun neurrian oberena ematea ez dugu nahi ba? Ahoz edo ekintza bitartez?
    Pirritxek eta diote: Sentitu, pentsatu, ekin! Denok elkarrekin!
    Hamabian ezingo naizenez bertaratu, zuen hurrengo idatzirarte.

  2. Nere postekin loturak: Ikastolako jantokien inguruko bilera | Mogel Guraso Elkartea

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s