Dakizuen bezala, ikastolako jangelen kudeaketaren inguruan hausnarketa bat egiteko taldetxo bat sortu zen. Lehenengo bileren berri ere eman genizuen webgunean bertan, eta aurreko akta ere bertan irakurri dezakezue.
Bere txikian bada ere, martxan gabiltza eta mezu hau datorren bileraren deialdia egiteko asmoarekin bidaltzen dizuet. PDF honetan duzue deialdia eta aurreko bileraren akta.
- Eguna: urtarrilaren 23a, asteazkena
- Ordua: arratsaldeko 7etan
- Lekua: Mogel Isasiko areto nagusian (edo bideo gelan)
Guraso guztiak gonbidatuta zaudete, noski.