Eibarko Ikastolako zuzendaritzak ondorengo oharra zabaltzea eskatu digu. Sortzen Ikasbatuaz (publifikatutako ikastolen elkartea) elkarteak bidalitako boletina da.
LOMCE (Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad) azken urtetako hamaikagarren hezkuntza erreforma bera, ezin dugu era isolatu batean aztertu. Espainiar estatu mailan zein Europan, bizimodu berri baten eraikuntzan dihardute. Krisi egoera betiereko, bizi modu bilakatu da eta horren aurrean sistema osoaren berregituraketan dihardute: lan erreformak, osasun erreformak, ogasuna,… bizi eredu berri baten eraikuntzari erantzuten diote, eskubideak beharrean, jendartearen erdigunean merkatua ezarriko duen eredu ankerra.
LOMCE gainera, euskal herritarren asimilazioaren bidean beste bultzada bat da. Gure hizkuntza eta kulturak ondorio larriak izan ditzake neurri hauekin guztiekin, kulturaren, nortasunaren homogenizazioa indartzeko asmoa baitago hau guztiaren atzean. Argi esan
zuen Wert-ek “españolizazioa”.
LOMCEk ekarriko dituen ondorioak
LOMCE-k atzerapauso izugarria suposatuko du hizkuntzei dagokionean. Euskara 3. mailako hizkuntza izatera pasako da.
Hezkuntza komunitateari parte hartzeko aukerak murrizten dizkio. Gure elkartetik, hezkuntza komunitatearen eta herritarren partaidetza eta inplikazioa herriko ikastetxearen hezkuntza proiektua definitu eta erabakitzean defenditu izan dugu. Lege honek partehartze hori oraindik eta gehiago mugatuko du. Ikastetxearen autonomia guztiz murriztuz; Eskola Kontseiluak aholku organo soil bilakatuko ditu, zuzendaritzari eskumenak areagotuz. Hau, Oinarrizko Hezkuntza Akordioak barnebiltzen duen publikotasun eredu berrian jasoa dago, eta hori defendatzen dugu. Eredu hau aurrera eramateko, garrantzitsua da eredu publikoa bultzatzea. Beti ere akordio horretan definitutako eredu publikoa, herritarra dena, herritarrek herritik egina herriarentzako.
Curiculuma uniformizazio eta adoktrinamendu tresna gisa ezartzen du. Eduki eta ebaluazioaren zentralizazio eta kontrola haundiagoa izanen da. Kanpoko ebaluazioen bidez edukiak neurtuko dira. Ikaskuntza prozesuak, etapa ezberdinetan, ebaluazio nazional horretan gainditu beharreko edukietara begira egongo dira, ikastetxeak, akademia bihurtzeko arrisku handia dagoelarik. Honela kanpoko ebaluazioak publikoak izango direnez, ikastetxeen arteko lehia bultzatuko da.
Hori gutxi balitz, ikasleria sexuaren arabera bereizten duen hezkuntzari bidea ematen dio, diru publikoz finantzatuz; legeak proposatzen dituen ebaluatzeko erak, bereizkeria eta klasismoa ahalbidetzen ditu, ondorioz aukera berdintasuna (gehiago) urratuko delarik;
aniztasun ikuspegia desagertuko da; ikasleak askoz lehenago sailkatuko dira; Hezkuntza sistema enpresen zerbitzura jartzen da, emaitza akademikoen araberako ibilbide ezberdinak planteatzen baititu; ikastetxeek erligioa eskaini egingo dute (orain arte familiek eskatuz gero eskaini behar zen) …
Erantzukizunez jokatu behar dugu
Egoera honi elkartasunez eta denon elkarlan eta parte hartzearekin egin beharko diogu aurre; gure eskubideak bermatuko dituen Euskal Hezkuntza Sistema Propioa baita behar duguna.
Burutuko diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzera deitzen dugu. Garrantzitsuena, kalean, ikastetxean, erantzun irmoa ematea da eta. Horregatik, egin eta egingo diren deialdi ezberdinetan, modu aktiboan parte hartuko du Sortzen-Ikasbatuazek. Horrela egin genuen, “LOMCERI EZ; GURE HEZKUNTZARI BAI” hezkuntza eragileon adierazpenaren sustatzaileetako bat bezala, eta horrela egingo dugu ere Martxoak 2rako “MURRIZKETARIK EZ, LOMCE EZ, EUSKAL HERRIAN GURE HEZKUNTZA!” lelopean antolatuak dauden mobilizazioetan.
Ekimen hauetan guztietan parte hartuko dugu eta baita sortuko diren beste guztietan ere.
Informazio zabalagoa www.sortzen-ikasbatuaz.org webgunean aurkitu ahalko duzue.
Ikusi informazioa PDF formatuan | Consultar la información en castellano (PDF): 2013-2-26 LOMCE Buletina[3]