“Euskaraz Bizi” guraso-batzordearen bilera, Olinpiadak antolatzeko

“Euskaraz bizi” taldea, guraso, langile eta irakasle batzuek osatutako taldea da. Besteak beste,  “olinpiadetako” lanak antolatzen dituzte. Urtero bezala, aurten ere bilera egingo da Olinpiada eguneko lanak banatzeko (kirol epaile, garbiketa, taberna eta abar.)

Mezu honi erantsita, bileratxo batetara gonbidatzen ditu guraso guztiak.

Batzuk beteranoak zarete talde honetan. Beste batzuk “fitxatu” berri edo… zaituztegu. Elkar ezagutu eta XVII. Kirola Euskaraz Bizi aitzaki, Euskaraz Biziren berri ere emango dizuegu bileratxo horretan. Gogoan izan Kirola Euskaraz ekainaren 1ean izango dela Iturburun.

“XVII. Kirola Euskaraz Bizi” mundial bat antolatzen dihardugu. Beronen martxaren berri eman eta gauzatu dezakegun ideia berririk balego, ezagutzeko, bide batez ardura banaketari ekinaz,

  • Non: Mogel – Isasi
  • Noiz: datorren astelehenean, apirilaren 29an, arratsaldeko 7:00etan bilduko gara Mogel Isasin.

Bilera hau, eta ondo baderitzozue, urtean gauzatua azaltzeko ere aprobetxatuko dugu. Besterik gabe, astelehenera arte.

Euskaraz Bizi Taldeko Koordinatzaileak

Kirola Euskaraz 2011 (Mogel Ikastola)

Post hau Guraso Elkartea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

1 Response to “Euskaraz Bizi” guraso-batzordearen bilera, Olinpiadak antolatzeko

  1. eneko gerenabarrena's avatar eneko gerenabarrena-k dio:

    kaixo, Eneko naiz zaloa gerenabarrenaren aita .Urtero bezala sukaldean egongo naiz ,baina tamalez gaurko bilerara ezin izango naiz joan.Barkatu eragozpenak.

Leave a reply to eneko gerenabarrena Utzi erantzuna