Dagoeneko hasi da ikasturte berria, eta Guraso Elkartea ere berriro hasiko da hileroko bilerak egiten. Dakizuenez, hileko lehenengo astelehenetan izan ohi dira, baina ikasturte hasiera izanik, oraingo honetan hilaren 16an izango da urteko lehenengo batzarra.
Hortaz, ikasturte hasierako lehenengo bilera:
- Noiz: irailak 16, astelehena
- Ordua: 19.00
- Non: Mogel Isasi
Dakizuenez, guraso guztiak zaudete gonbidatuta, zuen iradokizunak edo kezkak plazaratzeko.