Gabonak gero eta hurrago ditugu, eta jaiekin batera euskarazko zenbait proiektu laguntzeko aukera ere badugu, besteak beste, Gabonetako otarreak erosiz.
Batetik, Zuberoako “Eperra” ikastolari laguntzeko aukera daukagu. Eperra ikastola Sohütan dago eta 39 euroko otarreak banatzen ditu ikastolarako dirua lortzeko. Otarre bakoitzean ardi-gazta (1 Kg), patea (200 gr), bixkotxak (200 gr) eta eztia (500 gr) izaten dira. Zuberoako produktoreek egindakoak denak. Beraiek jartzen duten salneurria 39€ eurokoa izaten da, baina Eibar-Elgoibar aldeko banaketa egiten dutenek (Kezka dantza-taldekoak) 40€ euro ordaintzea proposatzen dute, kudeaketa erraztu eta laguntza apur bat gehiago emate aldera. Informazio gehiago Xiberuko ikastolen webgunean.
Bestalde, Nafarroa hegoaldeko euskarazko proiektuei laguntzeko aukera ere badago, Errigora kanpainan parte hartuz. Kasu honetan 50 euroko otarreak dira, Erriberako produktuz osatutakoak (ikus irudia). Merkatuko prezio berean baina ezberdintasun batekin: % 25 euskarari bideratuko zaio, Nafarroa hegoaldeko “eremu ez euskalduneko” euskalgintzari ekarpena eginez: egoera larrian dagoen Lodosako ikastolari; “Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimenari; Erriberako helduen euskalduntzea mantentze eta zabaltzeari. Informazio gehiago Eibar.org webgunean (Argatxan eta Sansaburun otarreak ikusteko aukera ere badaukazue).
Kasu bietan, otarrea Eibarren bertan jasoko zenukete, abenduan. Eskaerak egiteko:
- Zuberoako otarrea: Kezka dantza-taldeari eskatuta: kezka@dantzan.com.
- Nafarroako otarrea: Eibarko AEK euskaltegian, Udal Euskaltegian edo LAB sindikatuaren egoitzan (eta email honetan: igonelamarain