Ondorengo informazioa jaso dugu Guraso Elkartean. “Tarteka”izeneko sormen-espazioa sortu dute Eibarren. Guraso guztien interesekoa izan daitekeenez, hementxe gehitzen dugu bertatik bialdu diguten informazioa.
………………
Ongi etorri Tarteka Sormen Espaziora, pertsona ororen garapen sozial, emozional, kognitibo eta kulturala bultzatuko duen proiektura.
Arteaz gozatzeko eta era berean lan tresna bezala erabiltzeko espazioa da gurea, artea ez delako gozamen hutsera mugatzen. Adin guztietara zuzenduak egongo diren tailerrak eskeiniko ditugu kurtso osoan zehar, autonomia, sormena, elkarlana, harremanak, komunikazioa, autoezagutza, barne askatasuna eta horrelako hainbat eta hainbat balore garatzeko eta hobetzeko ezinbestekoak izango direnak.
Tailerren artean, Arte Plastikoak, Ingelesez jolasten eta ikasten, Kantua eta mugimendua, Esku lanak, Eskola laguntza eta ikasketa teknikak , Gitarra klaseak eta Tarteka Marteka tailerra ( 2-6 urteko umeentzat jolasak, esku lanak, dantza, antzerkia…) izango dira eskeiniko ditugunak.
Animatu zaitezte; ba al dago aukera hoberik?
Tarteka Sormen Espazioa ( Elgeta Kale 1 behea, Eibar. 943 24 91 61)
Gela plastikoa
Gela dinamikoa
Ipuinen txokoa
Nere postekin loturak: Seme-alabentzat jarduerak uztailerako | Mogel Guraso Elkartea