Maiatzarekin batera irekiko dira udako jardueretan izena emateko deialdiak. Hasteko, urtero bezala, Astixak antolatzen dituen “Afariketak” eta “Udan jolasetan” jarduerak izango ditugu. Gainera, aurtengoan, “Tarteka“sormen espazioak “Udako tailerrak” antolatu ditu eta Mitxeleta Aisialdi zerbitzuak ere 3 eta 5 urteko jarduerak antolatu ditu.
Afariketak
Afariketak Iturburuko haurrentzat dira (Lehen hezkuntzako 1-6 mailak). Bi txanda:
- Ekainaren 29tik uztailaren 10era
- Uztailaren 6tik uztailaren 17ra
Izen ematea: Maiatzaren 4tik 8ra. Goizez 10:30- 13:00, arratsaldez 16:00-18:00 Indianokua Gaztelekuan (Muzategi kalea, 3. Eibar). Aurten, baita Internet bidez ere. Tarifa: 60€ umeko.
Udan jolasetan
2009an jaiotakoentzat aukera ezin hobea eskeintzen dugu Eibarren lagunekin, euskaraz hitz eginez ondo pasatzeko: Udan jolasetan. Taldeka hezitzaileekin batera elkar ezagutzeko jolasak, ipuin harrigarriak, igerilekuetara txangoak, eskulanak, kanpo jolasak, jaialdiak…
Noiz: Ekainaren 29tik uztailaren 10era goizeko 10:00etaik 13:00ak arte Eibarren.
Izen ematea: Maiatzaren 4tik 8ra 10:30etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 18;00ak arte Indianokua Gaztelekuan. Prezioa: 40 €.
Tarteka Udako tailerrak
Tarteka Sormen Espazioak ere tailerrak antolatuko ditu. Ekaineren 23tik uztailaren 30era bitartean antolatuko ditu, eta asteka banatuta egongo dira. Hau da, umeek aukera izango dute aste bete joateko, bi aste, lau… edo hilabete osoa.
Adina: 2urtetik 12 urtetara.
Ordutegia: Goizeko 10:00tatik 13:00tara izango da. Baina goizeko 8etatik zaintza zerbitzua izango dugu.
Jarduera ezberdinak jorratuko dituzte artea eta sormenarekin lotuta egongo direnak. Antzerkia, jolasak, margogintza, txontxongiloak, sukaldaritza, musika, eskulanak…. Egun batzutan kalean, eta besteetan lokalean.
Mitxeleta Aisialdi Zerbitzua
Bi eskaintza daude, 3 astekoa (ekainaren 29tik uztailaren 17ra) edo 5 astekoa (ekainaren 29tik uztailaren 30era).
Adinak: HH2/ LH2
Prezioa nagusienentzat desberdina izango da astean behin txango bat egingo dutelako (hondartzara, mendira,…) eta baita ere, astean behin pistinara joango direlako. Prezioaren barnean sartzen da dena: haurren asegurua, erabiliko den materiala, pistinara sarrera (astean behin), txangoak, …
Ordutegia: 9:00/13:000
Garratzitsua da maiatzaren 7an egingo den bilera informatibora (PORTALEAKO hitzaldi gela 19:00etan) joatea. Bertan azalduko dute guztia. Plaza gordetzeko eta informazio gehiagorako: aisiamitxeleta@gmail.com (608465865/628598359)
Kaixo,
Eskerrik asko! Aurten uztailan umeendako eskaintza handia izango da, eta komeni litzateke ahal den neurrian beste aukeren gainean informatzea ere, hala nola, Mitxeleta aisialdia, polikiroldegia, nenoos, english summer camp…. Ongi izan