Aurtengo Multikirolak urriaren 17ko astean hasiko dira. Aste horretan izango dira lehenengo entrenamenduak eta urriaren 22 (larunbata) izango dira lehenengo jarduerak.
Gogoratu Multikiroletan Benjaminek (3. eta 4. maila) eta Alebinek (5. eta 6. maila) hartzen dutela parte.
Hemen duzue aurtengo egutegia:
Gogoan izan multikirolen inguruko ohar hauek:
- Multikirolen zenbatekoa, guztira, 90 eurokoa izango da. Ordainketa 2016-2017 ikasturtean egingo da 2 epetan.
- Eskolaz kanpoko kirol ekintza da. 20 asteburu izaten dira, urritik maiatzera bitartean banatuta.
- 20 aste horietan, aste barruan bi entrenamendu edukiko dituzte, eta larunbatetan partiduak edo ekintzak.
- Asteburuetan partidurik ez dagoen asteetan (oporrengatik edo zubiengatik), aste barruan ere ez da izaten entrenamendurik.
- Entrenamenduetan eta larunbateko partiduetan parte hartzea derrigorrezkoa da. Apuntatzen denari erregulartasuna eskatuko zaio, ahal den guztietan parte hartu dezan, taldea ez kaltetzeko.
- Lehenengo lau asteetan banakako kirolak landuko dira, umeak ez dira talde bezala apuntatuko bakarka baizik. Banakako kirolen artean:
- A jarduera: atletismoa / pilota / saskibaloia.
- B jarduera: patinajea / judoa / waterpoloa / duatloia.
- Hortik aurrera, 3 kirol landuko dira, taldeka: eskubaloia, errugbia eta futbola.