“Euskararen sagarrondoa” landatu dute ikasleek Mogel Isasin

Duela gutxi aipatzen genizuen bezala, Mogel Isasi ikastetxeko ikasleek Euskararen sagarrondoa ekimenean hartu dute parte. Baionako Beñat Etxepare lizeoak abiatutako kanpaina bat da. Iparraldeko ikastetxe horri diruz laguntzen zaion bitartean, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa sustatzea da kanpainaren helburu nagusietako bat. Agenda 21 egitasmoarekin ere lotura dauka.

Horrela, joan zen astean, Iban Tikoipe matematika irakaslea etorri zitzaigun Baionatik Isasira, eta hitzaldi arin eta mamitsua eskaini zuen: Iparraldea kokatu zuen, bertako egoera soziolinguistikoa aztertu zuen, eta Iparraldeko ikasleek euskaraz ikasteko dituzten arazoak azaldu zituen. Seaska Ikastolen Elkartearen eta Etxepare Lizeoaren (institutuaren) premiak eta arazo ekonomikoak ere aipatu zizkien gure seme-alabei. Dena 5 bideo atseginez lagunduta.

Iparraldeko euskaldunen egoeraren berri eman du, euskararen ez ofizialtasuna azalduz, eta ondorioz euskaraz ikasketak egiteak dauzkan zailtasunak aipatuaz. Kilometro asko egin behar lizeora joateko, Baionatik Maulera Eibartik Iruñera joatea beste baita.

Ondoren, Sagarrondoaren kanpainaren berri eman du, eta sagarrondoak euskararekin lotuta duen sinbolismoa. Landatu egin behar da, zaindu, hazten lagundu. Sagarrondoaren eta euskararen arteko paralelismoa ere egin du: nola sagarrondo espezie euskaldunak galtzear zeuden, eta haziak bilduz eta berreskuratze-lan handi bati esker, espezie horiek (eta euskara) berrindartzen ari diren.

Ekitaldia amaitzeko, sagarrondo bat landatu da Mogel Isasi ikastetxeko irteerako parketxoan. Beste 9 sagarrondo, berriz, Agenda 21eko batzordearen esku geratu dira “Euskararen Sagastia”ri kokapena bilatzeko.

Hortaz, denok gustura. Orain ekimenari jarraipena ematen jarraitu behar!

Hona hemen ekitaldian ateratako zenbait argazki.

sagarrondoa01 sagarrondoa02 sagarrondoa03 sagarrondoa04 sagarrondoa05

 

Post hau Ekitaldiak, Guraso Elkartea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s