“Euskararen sagarrondoa” Mogel Isasin

Mogel Isasi ikastetxeak, Guraso Elkartearekin batera, Euskararen sagarrondoa ekimenean hartuko du parte. Lapurdiko Beñat Etxepare lizeoak abiatutako jarduera da. Sagarrondo bat landatuko da Mogel Isasi ikastetxe parean, ekintza xume horrek kanpaina honetan daukan sinbolismoarekin.

Euskararen normalizazioan aletxo bi jartzen ditu ekimen honek. Batetik, Ipar Euskal Herriko hezkuntza euskalduntzean ekarpena egiten dugu, premia handian dagoen Beñat Etxepare lizeoari diruz lagunduz. Bestetik, gure ikasleengan euskararen erabileraren aldeko jarrera sustatu nahi dugu. Izan ere, hain egoera prekarioan dauden beste euskaldun gazte batzuen egoera ezagutzean (Iparraldeko ikasleena), gure gazteengan euskara erabiltzearen aldeko sua hauspotu dezake.

Gainera, egunero ikastetxetik sartu edo irtetean sagastitxoa ikustean (bere kartelarekin) euskaraz egitearen mezua aurrez aurre izango dute.

Era berean, nolabait, modu xumean bere zainketaz ere arduratu beharko dira (gehiena udal langileek egingo duten arren) eta horrela Agenda 21eko helburuekin bat egiten dugu baita ere.

Aste honetan daukagu kanpaina honen hurrengo urratsa: otsailaren 10ean kanpainaren aurkezpen-hitzaldia izango dute Mogeleko ikasleek (Etxepare lizeoko ordezkarien eskutik), eta ondoren, sagarrondoa landatuko da.

Post hau Berriak, Ekitaldiak, Guraso Elkartea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

“Euskararen sagarrondoa” Mogel Isasin -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: “Euskararen sagarrondoa” landatu dute ikasleek Mogel Isasin | Mogel Guraso Elkartea

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s