Bilatu
Mogel Guraso Elkartea
Eibarko Juan Antonio Mogel ikastolako Guraso Elkartearen webgunean zaude. Sansaburu, Argatxa, Iturburu eta Mogel Isasi ikastetxeetako haurren gurasoek osatutako elkartea. Ikastetxearen eta Elkartearen inguruko informazioa eta argibideak zabaltzen ditugu, guztion arteko hartu-emana sendotzeko asmoz.
Harremanetarako
Zure iritzien eta iradokizunen zain gaude. Idatziguzu.
Author Archives: gurasoelkartea
“Tarteka” sormen espazioa Eibarren
Ondorengo informazioa jaso dugu Guraso Elkartean. “Tarteka”izeneko sormen-espazioa sortu dute Eibarren. Guraso guztien interesekoa izan daitekeenez, hementxe gehitzen dugu bertatik bialdu diguten informazioa. ……………… Ongi etorri Tarteka Sormen Espaziora, pertsona ororen garapen sozial, emozional, kognitibo eta kulturala bultzatuko duen proiektura. … Irakurtzen jarraitu
Aisialdiko jarduerak martxoko larunbatetan, “Mitxeleta” zerbitzuaren eskutik
Mitxeleta aisialdi zerbitzuak martxoko hiru larunbatetarako ekintzak antolatu ditu. H.H.3 eta L.H.2 artean dauden haurrei zuzenduta daude ekintzak eta 16:30etatik 19:00etara izango dira. Martxoaren 7an eskulanak BIRZIKLA DEZAGUN, martxoaren 14an JOLAS KOOPERATIBOAK eta martxoaren 28an SUKALDE txokoa. Prezioari dagokionez, egun … Irakurtzen jarraitu
Ekitaldiak atalean publikatua
Utzi iruzkina
Hamaiketakorako, zabor gutxiago eta fruta gehiago
Mogel Ikastolan hainbat jarduera egiten dira kontzientzia ekologikoa indartzeko eta natura babesteko, guztiak ere Agenda 21 programa barruan. Sarritan, ingurumenaz hitz egiten denean, badirudi natur parkeetaz, mendietaz edo itsasoaz ari garela, baina ahaztu egiten dugu ingurumena zaintzea edonon eta edonoiz … Irakurtzen jarraitu
Mogel ikastola atalean publikatua
Utzi iruzkina
“Gurasoak martxan” hitzaldi-zikloa
Urtero bezala, Eibarko Udalak “Gurasoak martxan” hitzaldi-zikloa antolatu du. Datorren astean hasi eta martxora bitartean, 13 hitzaldi izango ditugu, guztiak ere gurasoei zuzendutakoak. Hitzaldiak Eibarko ikastetxe gehienetan izango dira, guztiak ere arratsaldeko 18.30etan, eta edonor joan ahal izango da. Hori … Irakurtzen jarraitu
Ekitaldiak atalean publikatua
Utzi iruzkina

