Bilatu
Mogel Guraso Elkartea
Eibarko Juan Antonio Mogel ikastolako Guraso Elkartearen webgunean zaude. Sansaburu, Argatxa, Iturburu eta Mogel Isasi ikastetxeetako haurren gurasoek osatutako elkartea. Ikastetxearen eta Elkartearen inguruko informazioa eta argibideak zabaltzen ditugu, guztion arteko hartu-emana sendotzeko asmoz.
Harremanetarako
Zure iritzien eta iradokizunen zain gaude. Idatziguzu.
Category Archives: Guraso Elkartea
Isaskara musikala eskainiko dute Mogel Isasiko ikasleek apirilaren 20an
Mogel Isasiko ikasleek apirilaren 20an (18:00etan) Coliseo Antzokian eskainiko duten Isaskara musikalaren sarrerak salgai daude dagoeneko Coliseoko txarteldegian eta Interneten Kutxabank-en bidez. Abiadura, nekea, haserrea, barrea, eztabaida… adi, mugimendua igarri da Isasi aldean! Lurrak mugitu dira, lehen zeudenak itxuraldatuz, forma … Irakurtzen jarraitu
Guraso Elkartea atalean publikatua
Iruzkin 1
Umeak euskaldun hazten laguntzeko hitzaldia Paula Kasaresen eskutik
Iaz galdu bazenuen, edo errepikatzeko gogoz bazara, hemen aukera: Euskararen transmisioari buruzko hitzaldia eskainiko du Paula Kasaresek berriz Eibarren, urtarrilaren 23an Portalea Kultur Etxean, oraingoan Akebaik antolatuta. Hamaika berbaldi Eibarren euskara sendotzeko planaren baitan Akebai antolatzen hasi den Hamaika berbaldietako … Irakurtzen jarraitu
Guraso Elkartea atalean publikatua
Utzi iruzkina
Errigora kanpaina 2017-2018
Aurten ere, Errigorak bultzatzen duen kanpainan parte hartuko dugula jakinarazi nahi dizuegu. J. A. Mogel Ikastolan eskaera zerrendak egongo dira urriaren 26tik azaroaren 14arte. Bi saski daude aukeran: Saski beltza: Zainzuri estra lodiak, Orburu-bihotzak, Pikillo piper osoak, Ardo beltz ekologikoa, Ozpin ekologikoa, … Irakurtzen jarraitu
Guraso Elkartea atalean publikatua
Utzi iruzkina
Mendi irteerak 2017-2018 Informazioa eta izen-ematea
Eskola Kirola programan mendi irteerak antolatzen dira Eibarko ikastetxe eta Eibarko Klub Deportiboaren artean Ikastolako eta Eibarko beste eskoletako ikasleentzat. Urriaren 7an Perretxikotara! Datorren urriaren 7an, lehen irteera egingo da, Eibarko Klub Deportiboak antolatzen dituen Jardunaldi Mikologikoen barruan Perretxiko Bila … Irakurtzen jarraitu
Guraso Elkartea atalean publikatua
Utzi iruzkina

