Organo Gorenetarako guraso berrien zerrenda

Aurreko batean aipatu genuen bezala, 2016ko udazkenean ikastetxeetako Organo Gorenetako kideak berriztea egokitu da. Guraso batzuek euren tokia utzi dute, zenbait urtetako lanaren ondoren, eta euren tokian guraso berri talde bat sartu da Organo Gorenetara. Behean duzue 2016ko udazkenean gure Organo Gorenetara sartu diren guraso berrien izen-abizenak.

Dakizuen moduan, ikastetxeen Organo Gorenak dira ikastetxeko erabaki nagusiak hartzen diren gunea. Eskerrik asko azken urteotan gurasoen ordezkari izan zaretenoi, eta animo sartu zareten berri guztiei.

 

Lehen Hezkuntza – Juan Antonio Mogel Ikastola

  • Ainhoa Larrañaga
  • Xabi Bastida
  • Maider Aranberri
  • Ana Aranberri
  • Itsaso Bilbao
  • Maite Sarasketa
  • Haritz Elortza
  • Jon Telleria

Ordezko:

  • Larraitz Perez
  • Malen Sarasua
  • Monica Garcia
  • Leire Alberdi
  • Eneko Astigarraga
  • Maite Sarasua

 

DBH – Mogel Isasi ikastetxea

  • Leire Vergara
  • Oier Araolaza
  • Leire Alonso
  • Aintzane Garro
  • Idoia Arriola

Ordezko:

  • Pablo Larreategi
  • Leire Maiora
  • Koro Araquistain
  • Enrike Gisasola
  • Aitziber Irirarte
  • Nerea Atxa

 

Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina

DBHko Guraso Elkarteko Zuzendaritza berria martxan

Joan zen asteartean, hilak 8, egindako batzarrean hasi zen ofizialki lanean DBHko Guraso Elkartearen Zuzendaritza berria. Nerea Atxa (presidentea), Aresatz Usobiaga (idazkaria), Leire Berasaluze (diruzaina), Edurne San Martin, Enrike Gisasola eta Aitziber Iriarte (bokalak) dira zuzendaritza-talde berriaren kideak.

Gure seme-alabentzat horren garrantzitsuak diren ikasturte hauei begira, lanerako prest azaldu da guraso berriek osatutako zuzendaritza. Lan mardula dugu aurrean, baina aukera aparta ere bada etorkizunari begira, gauzak ahalik eta hobeen egiteko.

DBHko ikasleen gurasoen ordezkari gisa, guraso guztien ahotsak entzuteko eskaera luzatzen du Guraso Elkarte Zuzendaritza berriak. Izan ere, guraso guztien partaidetza bultzatzea du honek xede nagusietako bat, ikastetxea komunitate gisa hautemateko eta, denon artean, gure seme-alabentzako ingurune ahalik eta egokiena eraikitzeko, are gehiago hurrengo urteotan ikastetxeak izango dituen aldaketei begira.

Urtean zehar hainbat proiektu eta jarduera gauzatzeari buruz hausnartu eta haiek antolatzeko orduan oso baliagarriak dira guraso guztion ekarpenak eta, guraso gisa, oso lagungarri izan gaitezke guztiak.

Guraso gehiago behar dugu Guraso Elkartean eta, ondorioz, aukera hau aprobetxatu nahi du Guraso Elkartearen zuzendaritzak gurasoei gonbidapena luzatzeko. Zuen ekarpenak eta laguntza beharrezkoak ditugu!

Animatu eta etor zaitezte Guraso Elkarteko zuzendaritza taldera!

Guraso Elkartea, Mogel ikastola atalean publikatua | Utzi iruzkina

Organo Goren berrietarako gurasoen zerrenda

Organo Gorenak berrizteko egindako deialdiaren ondoren, hauexek dira aurkeztu diren gurasoak. Zerrenda publiko egiten da, legeak hala eskatuta, gurasoren batek helegiteren bat jartzea nahiko balu.

Prest dauden gurasoen kopurua handiagoa denez berez dauden tokiak baino, hurrengo asteetan erabakiko da zeintzuk sartzen diren abenduan bertan Organo Gorenetan, eta nortzuk geratzen diren ordezko bezala.

LHko Organo Gorenerako aurkeztutako guraso berriak: Haritz Elorza, Itxaso Bilbao, Maite Sarasketa, Larraitz Perez, Monika Garcia, Malen Sarasua, Maite Sarasua, Eneko Astigarraga, Maider Aranberri, Jon Telleria, Xabier Bastida, Leire Alberdi, Ainhoa Larrañaga, Ana Aranberri.

DBHko Organo Gorenerako aurkeztutako guraso berriak: Leire Vergara, Oier Araolaza, Leire Alonso, Aintzane Garro, Idoia Arriola, Pablo Larreategi, Leire Maiora, Koro Araquistain, Enrike Gisasola, Aitziber Irirarte, Nerea Atxa.

Guraso Elkartea, Mogel ikastola atalean publikatua | Iruzkin 1

“Familia y escuela” ikastaroa / curso

Eibarko Udalak antolatuta, 12 urtetik beherako seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako ikastaro bat egongo da azaro-abenduan. Gaztelaniaz izango da, Portalean. Azaroaren 15 eta 22, eta abenduaren 1ean. 18:00-20:00. Portaleako 2. pisuan. Garbiñe Arrizabalaga izango da irakaslea. Izena emateko, bidali zure datuak udaletxera: gizartekintza@eibar.eus.

El Ayuntamiento ha organizado un curso de 3 días para familias con niños menores de 12 años. En castellano. 15 y 22 de noviembre y 1 de diciembre, 18:00-20:00. Para apuntarse: gizartekintza@eibar.eus.

1.- SAIOA / SESION
El desarrollo del niño/a y sus etapas
El desarrollo de la personalidad
Estilos educativos de los padres/madres y su influencia en el comportamiento
2.- SAIOA/ SESION
Las emociones en la familia y cómo influyen en la convivencia familiar
Convivencia entre culturas
3.- SAIOA/ SESION
La relación familia-escuela: estrategias de colaboración, motivación para el aprendizaje
Potenciar actitudes positivas en la familia y en la escuela.

 

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Iruzkin 1