Mendi irteerak 2016-2017 Informazioa eta izen-ematea

Eskola Kirola programan mendi irteerak antolatzen dira Eibarko ikastetxe eta Eibarko Klub Deportiboaren artean Ikastolako eta Eibarko beste eskoletako ikasleentzat.

2015-11-15_mendi-irteera-iturriotz-gazume-errezil_oa_10-24-02

Egutegia 2016-2017

  • Urriak 15, larunbata: Jardunaldi Mikologikoak.
  • Urriak 23, igandea: Finalista Eguna. Zegama.
  • Azaroak 13, igandea: Beasain – Murumendi- Mandubia
  • Abenduak 11, igandea: Araotz – Orkatzategi- Goroeta
  • Urtarrilak 22, igandea: Lezo – Guadalupe (Hondarribia)
  • Otsailak 19, igandea: Madariaga – Kakueta – Azkoitia
  • Martxoak 19, igandea: Ibilaldi neurtua: Soraluze
  • Apirilak 9, igandea: Astigarraga (Barraka Loia) – Urdaburu- Hernani
  • Maiatzak 7, igandea: Aia – Pagoeta – Aizarnazabal
  • Maiatzak 21, igandea: Urnieta – Adarra – Andoain
  • Ekainak 4, igandea: Eibarko Finalista eguna: Eibar-Kalamua-Arrate

Informazio orokorra

  • Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5. eta 6. mailakoei  eta DBHko ikasleei irekia.
  • Irteera hauetan parte hartzea dohain da
  • Mendi irteerak igandetan izaten dira. Salbuespena jardunaldi mikologikoena da, larunbatez izaten baita.
  • Irteerak umeen erritmo eta gaitasunei egokitutako ibilaldiak izaten dira.
  • Ez da beharrezkoa irteera guztietara joatea, aukeratu daitezke.
  • 6 irteera eginez gero domina irabazten dute umeek eta Arrateko Finalista egunean jasotzen dute.
  • Antolatzaileak: Eibar Klub Deportiboa eta Eibarko ikastetxeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eibarko udalaren diru-laguntzekin.

Ohar praktikoak

  • Ordutegia: Irteerak 8:15ean Ego-gainen eta itzulera 14:00 toki berean.
  • Eibartik kanpo izaten diren mendi-irteeratarako autobusa izaten da.
  • Autobusean tokia baldin badago laguntzera joateko prest dauden zenbait guraso joan daitezke.
  • Eraman beharrekoak: mendirako oinetako eta erropa egokia, motxila txikia, hamarretakoa eta ura.
  • Izen-ematea: Ikasturte hasieran (urriaren 6 arte) izena eman behar da (seguruak egiteko) eta ondoren, irteera bakoitzerako izena eman behar da. Horretarako, bete beheko formularioa.
  • Irteera bakoitzaren aurretik, ikastolan eman behar da izena.

2014-11-16_legazpi-mendi-irteera-oa_120917

Guraso arduradunak

Mendi-irteera bakoitzean zenbait guraso joaten dira arduradun lanetan. Umeei lagundu eta beren ardura izaten dute guraso horiek. Guraso arduradun aritzeko euskalduna izatea eskatzen da. Guraso arduradun izateko prest bazaude umearen izen-ematean jar dezakezu zure izena.

Izen-ematea

Ikasturtean zehar izango diren mendi-irteeretan parte hartzeko izena eman behar da. Horrekin segurua egingo zaio umeari. Izena-emateko epea urriaren 6 arte dago irekita.

Izena emateko 2 aukera daude:

  • Zuen seme-alabak tutoreari esanda (edo agendan apuntatuta)
  • Beheko formularioa beteta.
Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina

Proposamena aztertzeko ganorazko epe bat eskatu zaio Arartekoari

Arartekoari eskaera-gutuna igorri zaio J.A Mogel eta Mogel-Isasi ikastetxeetako
guraso-elkarteen izenean, gure proposamena aztertzeko epe bat zabaldu dezala eskatzeko.

Azarotik gaur arte bizitako esperientzia gogor eta antzua salatu, eta prozesuarekiko gure desadostasuna agertu zaio gutunean; horrez gain, gure aldetik nola bizi izan dugun azarotik maiatzera arteko tartea kontatu dugu. Halaber, gure ikastetxeen artean aurkeztutako proposamenak dituen abantailak eta desabantailak aztertzeko nahikoa asti ez dela eman salatu, eta proposamena Eibarko hezkuntza eragile guztien artean aztertzeko
—guraso-elkarteak tarteko— epe duin bat zabaltzeko eskatu dugu. Makrozentroek ez dutela abantailarik ekartzen adierazi nahi dugu batetik, eta Eibarko eskola-mapa berria sortzailea eta denon artean adostutakoa izan dadila bestetik.

Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina

2016-2017 ikasturteko multikirola eta mendi-irteerak: ordutegia eta bilera informatiboa

Oraindik aurtengo ikasturtea amaitu barik, baina honezkero hasi gara hurrengoa prestatzen. Izan ere, 2016-2017 ikasturteko multikiroletako taldeak eta ordutegiak antolatzeko ordua heldu da.

Behin izena emateko epea amaituta, entrenamenduen ordutegi probisionala bidaltzen dizuegu (Multikirolak ordutegia 2016-2017). Horrekin batera, ekainaren 8an (datorren asteazkena) Mogel Isasin 19.00etan egingo dugun bilera informatibora ere gonbidatzen zaituztegu.

2015-04-25_multi

Multikiroletan izena eman duten umeen kopurua zein den jakin bezain laster, zehatz-mehatz kalkulatuko dugu Multikiroletan zenbat taldek parte hartuko duen eta zer ordutegi izango duten. Ahal den neurrian, idazki honekin batera doan ordutegia mantentzen saiatuko gara. Edozein aldaketa balego, ikasturte amaierarako jakinaraziko genizueke, irailean ahalik eta arazo gutxien izan dezazuen Multikirolak eta gainerako eskolaz kanpoko jarduerak koordinatzeko.

Multikirolen zenbatekoa, guztira, 90 eurokoa izango da. Ordainketa 2016-2017 ikasturtean egingo da 2 epetan.

Hona hemen, jarduerari buruzko informazio gehigarria:

  • Eskolaz kanpoko kirol ekintza da. 20 asteburu izaten dira, urritik maiatzera bitartean banatuta.
  • 20 aste horietan, aste barruan bi entrenamendu edukiko dituzte, eta larunbatetan partiduak edo ekintzak.
  • Asteburuetan partidurik ez dagoen asteetan (oporrengatik edo zubiengatik), aste barruan ere ez da izaten entrenamendurik.
  • Entrenamenduetan eta larunbateko partiduetan parte hartzea derrigorrezkoa da. Apuntatzen denari erregulartasuna eskatuko zaio, ahal den guztietan parte hartu dezan, taldea ez kaltetzeko.
  • Lehenengo lau asteetan banakako kirolak landuko dira, umeak ez dira talde bezala apuntatuko bakarka baizik. Banakako kirolen artean:
    • A jarduera: atletismoa / pilota / saskibaloia.
    • B jarduera: patinajea / judoa / waterpoloa / duatloia.
  • Umeek A taldeko kirol bat, eta B taldeko beste bat, aukeratu beharko dituzte.
  • 20 aste horiek honela banatuko dira: 4 aste banakako kirolak ( 2 aste A taldeko kirola, beste 2 aste B taldeko kirola); 5 aste futbola; 5 aste eskubaloia; 5 aste errugbia; azken asteburuan Kirol Eguna Untzagan.

Guzti honen inguruko informazioa banatzeko, eta zuen zalantzak argitzeko (batez ere zuen umea lehenengoz apuntatu bada), bilera batera deitzen zaitugu:

  • EGUNA: ekainak 8.
  • ORDUA: arratsaldeko 19:00etan.
  • LEKUA: Mogel Isasi.

Eskola arteko Multikirolen amaiera-jaia Unben (Eibar)

 

Mendi-irteerak 2016-2017

Ekainaren 8ko bileran, multikirolez gain, mendi-irteeren informazioa ere banatuko dugu. Mendi-irteerak ere eskolaz kanpoko ekintzak dira, Eibarko Klub Deportiboaren eta Eibarko ikastetxe guztien artean antolatzen direnak. Hau ere, Iturburuko 3-6 mailetako umeentzat da. Informazio guztia lotura honetan duzue. Laburpen txiki bat:

  • Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5. eta 6. mailakoei irekia.
  • Irteera hauetan parte hartzea doan da.
  • Mendi irteerak igandetan izaten dira. Salbuespena jardunaldi mikologikoena da, larunbatez izaten baita.
  • Irteerak umeen erritmo eta gaitasunei egokitutako ibilaldiak izaten dira.
  • Ez da beharrezkoa irteera guztietara joatea, aukeratu daitezke; baina ikasturtean zehar erregulartasun bat ere eskatzen da.
  • 6 irteera eginez gero domina irabazten dute umeek eta Arrateko Finalista egunean jasotzen dute.
  • Eibartik kanpo izaten diren mendi-irteeratarako autobusa izaten da. Autobusean tokia badago laguntzera joateko prest dauden guraso batzuentzat tokia egon daiteke.
  • Izen-ematea: Ikasturte hasieran izena eman behar da (seguruak egiteko) eta ondoren, irteera bakoitzerako konfirmatu egin behar da.

Guzti honen inguruko informazioa banatzen eta zuen zalantzak argitzen saiatuko gara ekainaren 8ko bileran, batez ere zuen umea lehenengoz apuntatu bada. Gogoratu:

  • EGUNA: ekainak 8.
  • ORDUA: arratsaldeko 19:00etan.
  • LEKUA: Mogel Isasi.

2014-11-16_legazpi-mendi-irteera_OA_11-32-46-r

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

Ikastolako arropa salgai Askasibarren (kamisetak, sudaderak eta frakak)

Aurten ere Ikastolako arropa salgai egongo da Askasibar dendan. Beti bezala, kamisetak, sudaderak eta frakak (motzak, mallak, piratak) egongo dira salgai, kasu batzuetan diseinu berriarekin.

20150504_171753

Arropak salgai daude Askasibarren. Arropa Euskaraz Bizi egunerako izan nahi baduzue, joan lehenbailehen zuen eskaera egitera dendara.

Iaz kamiseten salmentarekin musika gelarako teklatu berri bat erostea lortu genuen. Aurten, Iturburuko jolastokirako saski txiki batzuk erosi nahi ditugu (minibasketeko saskiak, orain daudenak baino baxuagoak eta haurrentzat egokiagoak). Animatu denok zuen kamiseta gorria erosi eta janztera!

Gogoratu: Kirola Euskaraz Bizi egunetarako (ekainaren 4an handiena; ekainaren 11an txikiena), guztiok ere kamiseta eta sudadera gorriekin Iturburura. Baita gurasoak ere!

Hona hemen prezioak:

prezioak

Ekitaldiak, Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina