“Tarteka” sormen espazioa Eibarren

Ondorengo informazioa jaso dugu Guraso Elkartean. “Tarteka”izeneko sormen-espazioa sortu dute Eibarren. Guraso guztien interesekoa izan daitekeenez, hementxe gehitzen dugu bertatik bialdu diguten informazioa.

………………

Ongi etorri Tarteka Sormen Espaziora, pertsona ororen garapen sozial, emozional, kognitibo eta kulturala bultzatuko duen proiektura.

Arteaz gozatzeko eta era berean lan tresna bezala erabiltzeko espazioa da gurea, artea ez delako gozamen hutsera mugatzen. Adin guztietara zuzenduak egongo diren tailerrak eskeiniko ditugu kurtso osoan zehar, autonomia, sormena, elkarlana, harremanak, komunikazioa, autoezagutza, barne askatasuna eta horrelako hainbat eta hainbat balore garatzeko eta hobetzeko ezinbestekoak izango direnak.

Tailerren artean, Arte Plastikoak, Ingelesez jolasten eta ikasten, Kantua eta mugimendua, Esku lanak, Eskola laguntza eta ikasketa teknikak , Gitarra klaseak eta Tarteka Marteka tailerra ( 2-6 urteko umeentzat jolasak, esku lanak, dantza, antzerkia…) izango dira eskeiniko ditugunak.

Animatu zaitezte; ba al dago aukera hoberik?

Tarteka Sormen Espazioa ( Elgeta Kale 1 behea, Eibar. 943 24 91 61)

plastikoa 9

Gela plastikoa

 

gela dinamikoa 4

Gela dinamikoa

 

iouinen txokoa 2

Ipuinen txokoa

Berriak atalean publikatua | Iruzkin 1

Aisialdiko jarduerak martxoko larunbatetan, “Mitxeleta” zerbitzuaren eskutik

Mitxeleta aisialdi zerbitzuak martxoko hiru larunbatetarako ekintzak antolatu ditu. H.H.3  eta L.H.2 artean dauden haurrei zuzenduta daude ekintzak eta 16:30etatik 19:00etara izango dira.

Martxoaren 7an eskulanak BIRZIKLA DEZAGUN, martxoaren 14an JOLAS KOOPERATIBOAK eta martxoaren 28an SUKALDE txokoa.

Prezioari dagokionez, egun bat aukeratuta 15 euro, 2 egun 28euro eta 3 egunak 40euro.

Izen ematea telefonoz edo emailez izango da. Emaila: aisiamitxeleta@gmail.com telefonoak: 628598359 edo 608465865.  Facebook\mitxeleta.

Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

Hamaiketakorako, zabor gutxiago eta fruta gehiago

Mogel Ikastolan hainbat jarduera egiten dira kontzientzia ekologikoa indartzeko eta natura babesteko, guztiak ere Agenda 21 programa barruan. Sarritan, ingurumenaz hitz egiten denean, badirudi natur parkeetaz, mendietaz edo itsasoaz ari garela, baina ahaztu egiten dugu ingurumena zaintzea edonon eta edonoiz egin beharrekoa dela. Etxetik eta ikastetxetik hasita. Izan ere, ez al dute eraginik ingurumen-arazoetan gure ikastetxean egiten duguna, baliabideen erabilera eta gure jokabideak?

Aurten bi kontu zaindu nahi ditugu jolas orduetan Iturburun.

  • Alde batetik, jolas garaian sortzen diren hondakinak murriztea nahi dugu. Horretarako, zuen seme-alaben hamaiketakoak tupper eta ohialezko zorrotxoetan bidaltzea eskatzen dizuegu.
  • Horrez gain, ostiralak “fruta eguna” izendatu ditugu eta, ahal dela, hamaiketakorako seme-alabei fruta ematea eskatu nahi dizuegu.

Natura eta osasuna zaintzea eguneroko kontua direlako.

eskolako-agenda-21

Mogel ikastola atalean publikatua | Utzi iruzkina

“Gurasoak martxan” hitzaldi-zikloa

Urtero bezala, Eibarko Udalak “Gurasoak martxan” hitzaldi-zikloa antolatu du. Datorren astean hasi eta martxora bitartean, 13 hitzaldi izango ditugu, guztiak ere gurasoei zuzendutakoak.

Hitzaldiak Eibarko ikastetxe gehienetan izango dira, guztiak ere arratsaldeko 18.30etan, eta edonor joan ahal izango da. Hori bai, izena eman beharra dago. Izan ere, hitzaldiak aurrera eramateko, gutxienez 12 laguneko taldeak osatu beharko dira; bestela ez dira egingo.

Izena emateko:

Más información en castellano, en el Diario Vasco.

Para apuntarse:

HAUR HEZKUNTZA

LA SALLE ISASI

  • Comunicar con eficacia para relacionarnos mejor
  • Urtarrilak 21. 18:30

J.A. MOGEL IKASTOLA

  • Autoritatea eta diziplina
  • Urtarrilak 22. 18:30

LEHENENGO HEZKUNTZA

ALDATZE

  • Comunicar con eficacia para relacionarnos mejor
  • Otsailak 5. 18:30etan

ARRATEKO ANDRA MARI IKASTETXEA

  • Abordar los conflictos en la familia
  • Otsailak 10. 18:30

LA SALLE ISASI

  • Comprender, adquirir y practicar competencias emocionales
  • Otsailak 24. 18:30

IKASTOLA J.A. MOGEL

  • Teknologia berriak
  • Otsailak 26. 18:30

SAN ANDRES IKASTETXEA

  • Convivir entre iguales
  • Martxoak 3. 18:30

URKIZU IKASTETXEA

  • Cuestiones sobre los aprendizajes
  • Martxoak 10. 18:30

BIGARREN HEZKUNTZA

INSTITUTO I. ZULOAGA

  • Abordar los conflictos en la familia
  • Urtarrilak 27. 18:30

ITZIO

  • Familian gatazkei aurre egitea (jokaera, jarrera, negoziazioa,…)
  • Urtarrilak 28. 18:30. BILINGÜE

LA SALLE AZITAIN

  • Autoridad y disciplina.
  • Otsailak 19. 18:30

ALDATZE

  • Comprender, adquirir y practicar competencias emocionales
  • Martxoak 5. 18:30

J. A. MOGEL IKASTOLA

  • Arrakastaz komunikatzea, harreman aberatsagoak izateko
  • Martxoak 12. 18:30
Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina