Gurasoentzat hitzaldiak 2014

Gabonak aurretik jakinarazi genuen bezala, 2014ko lehen hilabete hauetan gurasoei zuzendutako hitzaldiak egongo dira Eibarren (zerrenda azpian duzu). Eibarko udaletxeak antolatuko dituen hitzaldien zerrenda da.

Zuen seme-alabek informazioa eramango dute etxera datozen egunotan. Hitzaldiren bat interesatzen bazaizue, bete orria urtarrilak 10erako (ostirala), eta bueltatu irakasleari.

Ikusten duzuenez gaiak desberdinak dira eta bakoitza ikastetxe desberdinetan egingo da. Baina edonor joan daiteke edozein ikastetxe eta hitzaldira. Guztiok gonbidatuta zaudete.

Gauza da, hitzaldi bat aurrera joateko 12 pertsona baino gehiago behar direla. Hori dela eta, eskertuko genizueke baietz esaterakoan konpromiso bat hartzea eta eguna iristerakoan kale ez egitea.

Eskerrik asko.

————————

– ARRATEKO ANDRA MARI IKASTETXEA
¿Porqué los niños mienten?.
Urtarrilaren 21ean 14:30etan
21 de Enero a las 14:30 horas

– ALDATZE
Comunicación, asertividad y resolución de conflictos en familia
Urtarrilaren 30ean, 18:30etan
30 de Enero a las 18:30 horas

– SAN ANDRES IKASTETXEA
Conviviendo entre culturas.
Otsailaren 3a 18:30etan
3 de Febrero a las 18:30 horas

– URKIZU IKASTETXEA
Como transmitir hábitos saludables.
Otsalilaren 6a 18:30etan
6 de Febrero a las 18:30 horas

– IKASTOLA J.A. MOGEL
Nola errieta egin gure sema-alabei modu arrakastatsuan
Otsailaren 11, 18:30etan
11 de Febrero a las 18:30 horas.

– LA SALLE ISASI
Como reprender a los hij@s de forma eficaz.
Otsailaren 12a 18:30etan
12 de Febrero a las 18:30 horas

– ITZIO
Kideen arteko tratu txarrari aurre egiteko neurriak hartu.
Otsailaren 18a, 18:30etan
18 de febrero a las 18:30 horas.

– LA SALLE AZITAIN
Estrategias para potenciar actitudes positivas en la adolescencia.
Otsailaren 20an, 18:30etan
20 de febrero a las 18:30 horas.

– INSTITUTO I. ZULOAGA
Como fomentar la responsabilidad. Conocer estrategias y técnicas para
fomentar la responsabilidad.
Otsailaren 25ean, 18:30etan
25 de febrero a las 18:30 horas

– IKASTOLA MOGEL ISASI
Facebook, Tuenti… zer egin jakin behar dugu sare sozialeei buruz?
Martxoaren 4a, 18:30etan
4 de marzo a las 18:30 horas.

– ALDATZE
Como relacionarnos con adolescentes en familia
Martxoaren 6a, 18:30etan
6 de marzo a las 18:30 horas

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Iruzkin 1

Abenduaren 3an, “Ipini aurpegia euskarari”

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, ekitaldia izango da udaletxeko patioan euskaren alde. Eibarko Udalak antolatuta, eta Eibarko hainbat elkartek, ikastetxek eta eragilek lagunduta (tartean gure Ikastola), “Ipini aurpegia euskarari” izango dugu.

Parte hartu nahi duten guztiei bakarkako argazkia aterako zaie argazki-mosaiko erraldoia osatzeko. Euskararen inguruan dituzten pentsamendu, sentimendu eta asmoak 10-12 hitzetan idazteko ere eskatuko zaie (etxetik idatzita ekar daiteke).

  • Eguna: abenduak 3
  • Ordua: 9:00-19:30
  • Lekua: Udaletxeko patioa
  • Argazki guztiekin mosaiko erraldoia osatuko da.

Parte hartzaileek idatzitako mezuak anonimoak izan daitezke eta Twitter eta Facebook bitartez ere zabalduko dira. Azkenik, beste batek idatzitako mezutxoa irakurriko du jendeak txandan-txandan eta megafonia bitartez entzungo da Untzagan.

Zenbat eta jende gehiagok parte hartu, hobeto! Zeu ere etorri! Bakarrik, familian, seme-alabekin, koadrilan… Eman aurpegia euskararen alde!

Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

“Heziketarako lau puntu kardinal” (ikastaroa)

Baketik-ek ikastaro bat eskainiko du hurrengo larunbatean, hilaren 16an, Eibarren. Bizitzaren zailtasunen aurrean eta eguneroko bizimoduaren bizikidetzan pertsona izaten heztera bideratutako formazio-eskaintza da. Baliabide teorikoak eta praktikoak eskaintzen ditu eta Izan hezkuntza-proposamenaren lehen lau ikaskuntzetan, bere lau puntu kardinaletan, egituratzen da. Bizizikasi pedagogian oinarritzen da, gizakiaren oinarrizko esperientzietatik bizitzaren enborreko ikaskuntzak egitea iradokitzen duen pedagogia.

Ikastaroa eta eskaintzen den materiala familiako, eskolako edo gizarteko harremanetan hobetzeko bokazioarekin parte hartzen duen edozein pertsonarentzat edo talderentzat baliagarria da. Interesa duen edonor apuntatu daiteke.

  • Egutegia eta ordutegia: Azaroaren 16a, larunbata, 9.30etik 13.30era.
  • Lekua: Portalea Kultur Etxea (Eibar).
  • Matrikula: 40 euro.
  • Izen ematea: 943-251005 / info@baketik.org.

———————-

Cuatro puntos cardinales para la educación

Baketik ofrecerá un curso el próximo sábado, 16 de noviembre, en Eibar. Es una oferta formativa orientada a educar en ser persona en el escenario concreto de las
dificultades de la vida y la convivencia cotidiana. Ofrece recursos teóricos y prácticos y se estructura en los primeros cuatro aprendizajes de la Propuesta educativa Izan, sus cuatro puntos cardinales. Se basa en el Experiendizaje. Una pedagogía que sugiere hacer de las experiencias básicas del ser humano aprendizajes troncales y vivenciales.

El curso y el material que se ofrece es útil para cualquier persona o colectivo que
participa en las interacciones educativas de la familia, la escuela o la sociedad con
vocación de mejorar.

  • Calendario y horario: Sábado, 16 de noviembre, de 9.30 a 13.30 h.
  • Lugar: Casa de Cultura Portalea (Eibar).
  • Matrícula: 40 euros.
  • Inscripción: 943-251005 / info@baketik.org.
Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

Zuberoako eta Nafarroa hegoaldeko ikastolei laguntzeko Gabonetako otarreak

Gabonak gero eta hurrago ditugu, eta jaiekin batera euskarazko zenbait proiektu laguntzeko aukera ere badugu, besteak beste, Gabonetako otarreak erosiz.

Batetik, Zuberoako “Eperra” ikastolari laguntzeko aukera daukagu. Eperra ikastola Sohütan dago eta 39 euroko otarreak banatzen ditu ikastolarako dirua lortzeko. Otarre bakoitzean ardi-gazta (1 Kg), patea (200 gr), bixkotxak (200 gr) eta eztia (500 gr) izaten dira. Zuberoako produktoreek egindakoak denak. Beraiek jartzen duten salneurria 39€ eurokoa izaten da, baina Eibar-Elgoibar aldeko banaketa egiten dutenek (Kezka dantza-taldekoak) 40€ euro ordaintzea proposatzen dute, kudeaketa erraztu eta laguntza apur bat gehiago emate aldera. Informazio gehiago Xiberuko ikastolen webgunean.

errigoraBestalde, Nafarroa hegoaldeko euskarazko proiektuei laguntzeko aukera ere badago, Errigora kanpainan parte hartuz. Kasu honetan 50 euroko otarreak dira, Erriberako produktuz osatutakoak (ikus irudia). Merkatuko prezio berean baina ezberdintasun batekin: % 25 euskarari bideratuko zaio, Nafarroa hegoaldeko “eremu ez euskalduneko” euskalgintzari ekarpena eginez: egoera larrian dagoen Lodosako ikastolari; “Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimenari; Erriberako helduen euskalduntzea mantentze eta zabaltzeari. Informazio gehiago Eibar.org webgunean (Argatxan eta Sansaburun otarreak ikusteko aukera ere badaukazue).

Kasu bietan, otarrea Eibarren bertan jasoko zenukete, abenduan. Eskaerak egiteko:

  • Zuberoako otarrea: Kezka dantza-taldeari eskatuta: kezka@dantzan.com.
  • Nafarroako otarrea: Eibarko AEK euskaltegian, Udal Euskaltegian edo LAB sindikatuaren egoitzan (eta email honetan: igonelamarain
Berriak atalean publikatua | Utzi iruzkina