Euskal eskola publiko orekatua eta kalitatezkoa

(Más abajo en castellano)

Euskal eskola publiko orekatua eta kalitatezkoa

Eibarko ikastetxe publikoetako Bigarren Hezkuntzako (DBH, 12-16 urte) ikasle guztiak zentro bakar batean batu nahi ditu Jaurlaritzak. 700 ikasle eta kurtso bakoitzean 8 gela izango dituen ikastetxe erraldoi bakar bat, 4 kurtso egiteko 3 eraikin pasatzera behartuz ikasleak. Datorren apirilaren 21ean hartu nahi dute erabakia.

Eibarko Eskola Mapa berritzea omen da helburua, baina Jaurlaritzaren proposamenak ez du mapa aldatzen. Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntza (LH) zentroen artean dauden desorekak onargarriak ez direla aitortzen dugun  arren, ez da neurri bakarra ere planteatu LH-ko bost zentroen egoera hobetzeko. Bigarren hezkuntzako bi zentroak —espazialki oso urrun dauden bi zentroak— bakar batean batzea, horixe da planeko lerro bakarra. Oinarritik hasi beharrean, etxea sabaitik egiten hasi nahi da.

Legeak dio eskola-mapa berritzeko prozesua adostasunez eta demokratikoki egin behar dela, baina Eibarren presaka eta adostasunik gabe egin nahi da. Zaila iruditzen zaigu sinestea, Eibarren hezkuntzan ditugun arazo ugari eta anitzen irtenbide bakartzat, DBHko ikastetxeak elkartzea denik. Ez da beste aukerarik eskaintzen, ez beste inolako zalantza edo biderik proposatzen.

Eibarren ikastetxe publikoen sare sendo eta kalitatezkoa izan dezagun, lehenengo urratsa lan-talde zabala osatzea izan beharko litzateke, hezkuntzako eragile guztion parte-hartzearekin adostasuna aurkitzeko. Eskatzen dugu, diagnostiko oso eta sendo bat egin dadila Eibarren hezkuntzak duen egoeraz, premiez, eta erronkez. Hori izan behar da edozein irtenbide proposatzeko lehenengo urratsa.

Badirudi, hezkuntzako profesional gutxik babestuko luketela DBHrako (etapa zail eta gatazkatsu honetarako) horrelako egitura erraldoi bat. Guraso bezala, pentsatzen dugu, heziketa eta kalitate argudioak lehenetsi beharko genituzkeela edozein aldaketa egiten hasi aurretik.

Mogel Isasi BHI Ikastetxeko guraso elkartea
J.A. Mogel Ikastola HLHI-ko guraso elkartea

(Sansaburu, Argatxa, Iturburu eta Mogel Isasi ikastetxeetako guraso elkarteak)

 

Una Escuela Pública Vasca equilibrada y de calidad

El Gobierno Vasco quiere agrupar a todos los alumnos y alumnas de secundaria de todos los centros públicos de Eibar (ESO, 12-16 años) en un solo centro educativo. 700 alumnos, 8 aulas en cada curso, todos en un sólo centro. La magnitud del centro obligará a que los alumnos deberán pasar por 3 edificios diferentes para cursar los 4 cursos de secundaria. La toma de decisión está prevista para el 21 de abril.

En teoría el objetivo es un Mapa Escolar nuevo, pero, en realidad, la propuesta del Gobierno Vasco no modifica el mapa. Reconocemos que los desequilibrios que hay entre los centros de Educación Infantil (EI) y Primaria (EP) son inaceptables, sin embargo la propuesta no plantea ni una sola medida para mejorar la situación de los cinco centros de primaria de Eibar. La única medida que recoge el plan es la unificación de los dos centros de secundaria. En lugar de empezar a construir la casa por sus cimientos, se quiere comenzar por el tejado.

La Ley establece que el proceso de renovación del mapa escolar debe realizarse de manera consensuada y democrática. Sin embargo, en Eibar, las prisas por ejecutar la unificación hacen que se pretenda reformar el plan sin ni siquiera buscar el consenso. Nos cuesta creer que la fusión de los centros de la ESO sea la única vía para solucionar los abundantes y complejos problemas que tenemos en educación. Pero en la propuesta del Gobierno Vasco no se ofrece ninguna alternativa, no se plantea ninguna otra posibilidad.

Para conseguir una red educativa pública, consistente y de calidad en Eibar, el primer paso debería ser crear un amplio grupo de trabajo, con la participación de todos los agentes educativos, y trabajar conjuntamente para construir una propuesta consensuada. Solicitamos que se realice un diagnóstico completo y serio para conocer la situación, las necesidades y los retos educativos en Eibar. Ese debe ser el primer paso para elaborar cualquier propuesta.

Creemos que pocos profesionales de la educación apoyarían basándose en criterios pedagógicos la idoneidad de una estructura gigante como única propuesta para la ESO, siendo como bien sabemos, una etapa tan complicada y delicada. Como padres y madres, pensamos que cualquier propuesta de reforma debe construirse sobre una sólida base de criterios educativos  y de calidad.

Asociación de padres del Centro Mogel Isasi BHI
Asociación de padres de J.A. Mogel Ikastola HLHI

(Asociaciones de padres de los centros educativos Sansaburu, Argatxa, Iturburu y Mogel Isasi)

Advertisements
Post hau Guraso Elkartea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Euskal eskola publiko orekatua eta kalitatezkoa -ri

  1. Nere postekin loturak: Hezkuntza komunitatea DBHko makro-zentroaren aurka | Mogel Guraso Elkartea

  2. Nere postekin loturak: Aztertu aurretik erabakitako mapa | Mogel Guraso Elkartea

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s