Aztertu aurretik erabakitako mapa

(Más abajo en castellano)

Apirilaren 21eko bilerak emandakoa

Pasa den apirilaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak deituta Eibarko Eskola Mapa berritzeko bilera izan zen Udaletxean. Aurreko bileran DBHko ikastetxeen fusio plana jarri zen mahai gainean eta ekarpenak egin eta eskola maparen behin-betiko erabakia hartzeko hilabeteko epea eman zuen Jaurlaritzak.

Proposamen alternatiboa

Bilera aurreko egunetan, JA Mogel Ikastolak eta Mogel-Isasi ikastetxeak, beraien Organo Gorenetan adostutako proposamen alternatiboa helarazi zioten Jaurlaritzari. Proposamen alternatibo hori, hezkuntza profesional talde batek egindakoa da, eta ongi dokumentatu eta argumentatuta, bi ardatzetan antolatutako eskola-mapa berria proposatzen du. Ikastetxeen arteko desorekak ezabatu lituzke horrek, aurreikusitako epeetan gauzatuko litzateke, atzerapenik gabe, eta makro-zentroa, eta honek dituen kalteak, saihestuko lituzke.

Kontsentsurik ez badago bozketa

Bilera bezperan, Hezkuntza Sailak ikastetxe guztiei proposamen berria helarazi zien, eta “azterketa sakona eta proposamen zehatzak” mahai gainean jartzen zituenez, behin betiko erabakia ekaina erdirako atzeratzea proposatuko zuela iragarri zuen. Horrela bi hilabeteotan beharrezko gogoetak eta bilerak egiteko asmoa erakutsi zuen, mapa berria aurreikusitako epean (2017-18 ikasturtea) martxan jartzeko garaiz azken erabakia hartzeko asmoa mantenduz.

Horrekin batera, Hezkuntza Sailetik jakinarazi zen, erabakia ekainerako atzeratu ondoren, proposamenetako bat aho batez hartzerik ez bazegoen, gehiengoz hartzea proposatuko zuela. Alegia, boto gehien jasotzen zituen proposamena ezartzea, horretarako kontsentsurik ez izan arren.

Bilerak emandakoa

Apirilaren 21eko bileran Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko eta lurralde ordezkaritzako arduradunak, ikuskariak, Eibarko ikastetxe publikoetako zuzendariak, gurasoen ordezkariak, Alkatea eta gobernu taldeko zinegotzi bat, udaleko hezkuntza teknikaria, sindikatuetako ordezkariak eta Berritzeguneko zuzendariak parte hartu zuten.

Eusko Jaurlaritzako Ikastetxe buruak adostasuna bilatzeari lehentasuna eman zion, eta aurkeztu berri den proposamena lantzeko denbora hartzea beharrezkotzat jo zuen. Alkateak proposatu zuen denbora hartzea, baina maiatza erdirarte, tarte horretan Hezkuntza Saileko Lurralde Ordezkaritzak Mogelen proposamena aztertu eta txostengileekin lantzeko aukera izan zezan. Beste guztiei eman zitzaien aukera horretan parte hartzeko baina ez zuten gonbidapena onartu.

Hurrengo hitzordua maiatzaren 12an

Maiatzaren 12rako jarri zen berriz hitzordua, Hezkuntza sailaren fusio proposamena onartu eta sinatzeko. Sinatu ondoren beste guraso ordezkariak prest omen daude Mogelekoekin elkartu eta proiektuaz hitz egiteko, baina ez aurretik.

Resumen de la reunión del 21 de abril

El pasado 21 de abril, y convocado por el Gobierno Vasco, se celebró en el Ayuntamiento la reunión para renovar el Mapa Escolar de Eibar. En la anterior reunión se presentó el proyecto de fusión de los centros de ESO y el Gobierno Vasco abrió un plazo de un mes para hacer aportaciones y adoptar la decisión definitiva.

Propuesta alternativa

En los días previos a la reunión, los centros JA Mogel Ikastola y Mogel Isasi ikastetxea, hicieron llegar al Gobierno  Vasco la propuesta alternativa aprobada en sus Órganos Superiores. Esta propuesta alternativa, elaborada por un grupo de profesionales de la educación, bien documentada y argumentada, propone un nuevo mapa escolar organizado en dos ejes. Este mapa eliminaría los desequilibrios entre centros, se realizaría en los plazos previstos, sin retrasos,  y evitaría el macro-centro y los perjuicios que de este derivan.

Si no hay consenso votación

La vispera de la reunión, el Departamento de Educación hizo llegar la nueva propuesta a todos los centros, y considerando que se ponía sobre la mesa un “estudio profundo y propuestas concretas“, anunció la intención de retrasar la decisión definitiva hasta junio. De esta manera, durante dos meses se podrían realizar las reflexiones necesarias y mostró la intención de realizar reuniones, manteniendo el propósito de implantar el nuevo mapa en el plazo previsto (curso 2017-2018).

A su vez, se comunicó desde el Departamento de Educación, que una vez retrasada la decisión a enero, si persistía la imposibilidad de adoptar una propuesta por consenso, se proponía aceptarla por mayoría. En definitiva, implantar la propuesta que más votos obtuviera, aunque no hubiera consenso para ello.

La reunión

En la reunión del 21 de abril participaron responsables del Departamento de Educación del Gobierno Vasco y de la Delegación Territorial, inspectores, directores de los centros públicos de Eibar, representantes de padres, el Alcalde y un concejal del gobierno municipal, técnico municipal de educación, representantes de los sindicatos y la dirección del Berritzegune.

El director de centros del Gobierno Vasco dio prioridad a la busqueda del consenso, y consideró necesario tomar un tiempo para trabajar la propuesta recién presentada. El Alcalde propuso tomarse un tiempo, pero hasta mediados de mayo, y que en ese plazo el La Delegación Territorial del Departamento de Educación estudie la propuesta de Mogel y tenga la posibilidad de trabajarlo con sus autores. Se dio la posibilidad a todos los demás a participar en esa opción pero no aceptaron la invitación.

La próxima reunión el 12 de mayo

Se  estableció la próxima reunión para el 12 de mayo, con la intención de adoptar y firmar la propuesta de fusión del Departamento de Educación. Una vez firmando, el resto de los representantes de los padres y madres se muestran dispuestos a reunirse con los de Mogel y hablar del proyecto, pero no antes.
Advertisements
Post hau Guraso Elkartea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s