Mogel Isasi ikastetxearen Eskola Kontseilua edo Ordezkaritza Organo Gorena (OOG) elkartu da apirilaren 13an eta Eibarko Eskola Mapa berriaren inguruan ikastetxearen posizioa definitu du. Ikastetxeko zuzendaritza, irakasle eta gurasoen ordezkariek gaia aztertuta, DBHko bi ikastetxeen fusioa planteatzen duen proposamena baztertzea eta zonifikazioan oinarritutako proposamena egitea adostu dute. Hauxe da Mogel Isasi ikastetxeak onartu duen idatzia:
Mogel Isasi BHI ikastetxearen 2016ko apirilaren 13ko Organo Gorenean adostutako idatzia:
Mogel Isasiko Organo Gorenak:
- Onartzen du Eibarko Hezkuntza Maparen egoera ez dela ona eta zentroen arteko desorekak konpondu behar direla, eta presazkoa dela hori egitea.
- DBHko zentro bakar batean bateratzeak problematika nagusiak ez konpontzeaz gain berriak sortzen dituela.
- Bi ardatz nagusitako zonifikazio proposamena egiten dugula, Amaña-Urki-Iturburu > Mogel-Isasi goialdean eta San Andres-Urkizu > Itzio behealdean, era horretan, DBHko zentroen arteko oreka bermatuz, eta zentro bakar batean batzeak dituen albokalteak saihestuz.
- Proposamen hau horixe dela, aztertzeko proposamen bat, eta epe motzean aldagai guztiak aztertu eta denon parte hartzearekin Eibarko Hezkuntza Publikoaren Eskola Mapa berria adostera gonbidatzen ditugula beste eragileak.
Hori guztiori aztertu eta onartu da, 2016ko apirilaren 13a Eibarren egindako Mogel Isasi BHI ikastetxearen Organo Gorenean.
Eibarren, 2016ko apirilaren 13an.
Nere postekin loturak: Hezkuntza komunitatea DBHko makro-zentroaren aurka | Mogel Guraso Elkartea
Nere postekin loturak: Aztertu aurretik erabakitako mapa | Mogel Guraso Elkartea