Hezkuntza komunitatea DBHko makro-zentroaren aurka

(Más abajo en castellano)

Hezkuntza komunitatea DBHko makro-zentroaren aurka

Eibarko Hezkuntza Komunitatea ez dago ados Eusko Jaurlaritzak inposatu nahi duen DBHko bi zentroen (Itzio eta Mogel Isasi) fusioarekin eta horrek ekarriko duen makro-zentroaren proposamenarekin. Pasa den astean Mogel Isasi ikastetxeko irakasleen klaustroak eta Ordezkari Organo Gorenak (O.O.G.) ezezko borobila eman zioten DBHko makro-zentroari, eta O.O.G-ak proposamen alternatibo bat onartu zuen, eskolen arteko oreka bermatu dezakeena makro-zentrorik ezarri gabe. (2016-04-13_Mogel-Isasi-OOG-ean-adostutako-idazkia)

Atzo, J.A. Mogel Ikastolako irakasle klaustroak eta O.O.G-ak jarrera bera erakutsi du: zentroen arteko desorekak premiaz konpondu behar direla onartu dute, baina DBHko makrozentroak ezer konpondu ez eta gainera arazo gehiago sortuko dituela, beraz, zonifikazioan oinarritutako proposamena egitea adostu dute.

Eskola Mapa berritzea, adostasunez egiteko lana

Mogel Isasi BHI ikastetxeak eta JA Mogel HH-LHI Ikastolak, bien artean 1000 ikasletik gora dituzte, eta beraz, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza artean, Eibarko sistema publikoko Hezkuntza Komunitatearen %42 argi eta garbi DBHko makro-zentroaren aurka posizionatu da.

Eskola Mapa berritzeko jarraitu beharreko 2009/21 Dekretuak adierazten du “prozesua eragile guztion parte-hartzearekin egin dadila, demokratikoki eta adostasunez“. Prozesu hau ezkutuan egin da eta proposamena itxita zegoenean aurkeztu zaio Eibarko Hezkuntza Komunitateari, eta orain argi geratu da ez dagoela adostasunik, gutxienez komunitateren ia-erdia proposamen zehatz honen aurka baitago.

Eskola-mapa berrirako proposamen alternatiboa

Bai Mogel Isasik eta JA Mogel Ikastetxeek aitortu dute bere Organo Gorenetan “Eibarko Hezkuntza Maparen egoera ez dela ona eta zentroen arteko desorekak konpondu behar direla, eta presazkoa dela hori egitea“. Baina DBHko makro-zentroak ez du ezer konponduko eta gainera arazo berriak ekarriko ditu. Beraz, hezkuntzako profesional talde batek proposamen alternatiboa egin du.

Hezkuntza alorreko profesional talde batek prestatu duen bi ardatzetako zonifikazio proposamena bere egin dute Mogel Isasi eta JA Mogel ikastetxeek. Bi ardatz horiek, Amaña-Urki-Iturburu > Mogel Isasi goialdean eta San Andres-Urkizu > Itzio behealdean lirateke, eta era horretan, “DBHko zentroen arteko oreka” bermatuko litzateke, eta gainera, “zentro bakar batean batzeak dituen albokalteak saihestu“.

Proposamen hau aztertu, eta epe motzean, aldagai guztiak kontuan hartuta eta denon parte hartzearekin “Eibarko Hezkuntza Publikoaren Eskola Mapa berria adosteko” gonbidapena egiten dute bi ikastetxeek.

Alkateak beste zentroen ezezkoa jaso du

Harrigarria eta ulerkaitza bada ere, Itzio, San Andres, Urki, Urkizu eta Amañako ikastetxe publikoetako guraso elkarteek, alkateak luzatu zien elkarrizketarako proposamenari ezezkoa erantzun diote. Ez dute Argatxa, Sansaburu, Iturburu eta Mogel Isasiko guraso elkarteekin hitz egin nahi, hauek hainbat aldiz, eta azkena alkatearen beraren bitartekaritzaz horretarako gonbidapena egin arren.

Apirilaren 8ko datarekin bidali zien Miguel de los Toyos Eibarko alkateak guraso elkarteei bilera egiteko proposamena (2016-04-08_Alkateak-GurasoElkarteigutuna ). Bertan argi uzten zuen aurretik ere uko egina zutela hitz egiteari: “lturburu eta Mogel lsasiko Guraso Elkarteen ordezkariek herriko Guraso Elkarte guztiekin biltzea eskatu zuten, Jaurlaritzaren proposamen horren inguruko hausnarketa denek batera egiteko. Herriko gainerako Guraso Elkarteek ez zuten horretarako baietzik eman.

Aipatutako bost ikastetxeetako guraso elkarteak bildu dira egunotan, bai, Mogel Isasi eta JA Mogel-ekoak gonbidatu gabe, eta Alkatearen beraren proposamenari ezezkoa ematea erabaki dute. Elkarrekin hezkuntza proiektu berri bat martxan jarri nahi dute baina ez daude prest zentro berrian kide izango dituztenekin hitz egiteko, ezta alkateak berak proposatuta ere! Nola defenda daiteke elkarrekin hezkuntza proiektu berri bat hasteko modu hau?

Jaurlaritzaren erabakia

Apirilaren 21erako jarrita dago eguna, Eusko Jaurlaritza eta Eibarko Hezkuntza Publikoko agenteak biltzeko Eskola Maparen berritzeaz erabaki bat hartzeko asmoz. Martxoaren 9ko bileran proposamen bakarra aurkeztu zuen Hezkuntza sailak, baina makro-zentroa sortzeak eragiten duen kezkaren aurrean, hezkuntza profesional talde batek landu duen proposamen alternatiboa aurkeztu dute JA Mogel eta Mogel Isasi ikastetxeek.

Eskola Mapa berria adostasunez onartzeko ezinbestekoa izango da orain arte zenbaitek baztertu nahi izan duten elkarrizketa eta elkarlana. Egungo egoerak eragiten dituen desorekei erantzun azkarra emateak eta Eibarren Hezkuntza Publiko orekatu eta kalitatezkoak mereziko du ahalegina.

Ikusi baita ere

 

La comunidad educativa en contra del macro-centro de ESO

La comunidad educativa de Eibar no está de acuerdo con la fusión de los dos centros (Itzio y Mogel Isasi) de ESO (Educacion Secundaria Obligatoria) y la creación del macro-centro que pretende imponer el Gobierno Vasco. La semana pasada tanto el claustro de profesores como el Consejo Escolar de Mogel Isasi rechazaron rotundamente la creación del macro-centro de secundaria, y el Consejo Escolar apoyó una propuesta alternativa, que asegura el equilibrio entre centros sin crear un macro-centro. (2016-04-13_Mogel-Isasi-OOG-ean-adostutako-idazkia)

Ayer, el claustro de profesores y el Consejo Escolar de J.A. Mogel Ikastola se han posicionado de la misma manera. Reconocen la urgencia que hay para acabar con los desequilibrios entre los centros, pero advierten que un macro-centro de secundaria, además de no resolver nada, va a crear otros problemas, por lo que han acordado apoyar la propuesta basada en la zonificación.

El consenso es indispensable para la renovación del mapa escolar

A los centros Mogel-Isasi BHI y JA Mogel HH-LHI, acuden entre pre-escolar, primaria y secundaria más de 1.000 alumnos, lo que significa que , el 42% de la Comunidad Educativa pública de Eibar se ha posicionado claramente en contra del macro-centro de ESO.

El Decreto 2009/21 que indica que la renovación del mapa escolar se debe realizar “con la participación de todos los agentes, democraticamente y en consenso“. Este proceso se ha pretendido realizar a escondidas, ha sido presentado a la Comunidad Educativa de Eibar cuando ya estaba cerrado, y ahora ha quedado en evidencia que no hay consenso, ya que, casi la mitad de la comunidad se ha posicionado en contra.

Una propuesta alternativa de Mapa Escolar

Tanto Mogel Isasi como JA Mogel Ikastola han reconocido en sus Consejos Escolares que “la situación del Mapa Educativo de Eibar no es buena y que hay que acabar con los desequilibrios entre centros, y que es urgente hacerlo“. Pero un macro-centro de ESO, además de no resolver nada, va a generar nuevos problemas. Por lo tanto, un grupo de profesionales del ámbito de la educación ha elaborado una propuesta alternativa.

Los centros Mogel Isasi y JA Mogel han hecho suya esta propuesta alternativa que plantea un mapa articulado en dos ejes. Según esta propuesta, un eje se vertebraría al Oeste con Amaña-Urki-Iturburu > Mogel-Isasi y el otro eje al Este con San Andres-Urkizu > Itzio. De esta manera, se “equilibran los centros de ESO” y “se evitan los daños colaterales que provocaría la fusión en un solo centro“.

Los dos centros invitan a estudiar esta propuesta, e instan a la comunidad educativa, a acordar a la mayor brevedad “el nuevo Mapa Escolar de la Educación Pública de Eibar” tomando en consideración todos los factores y con la participación de todos.

Negativa de algunos centros al Alcalde

Resulta sorprendente e incomprensible, pero las Asociaciones de Padres y Madres de Itzio, San Andres, Urki, Urkizu y Amaña han respondido negativamente a la propuesta de dialogo que les ha realizado el Alcalde. Se niegan a hablar con las AMPAs de Argatxa, Sansaburu, Iturburu y Mogel Isasi, que han solicitado reunirse con ellos una y otra vez, la última a través del la mediación del alcalde, y recibiendo siempre el No como respuesta.

El Alcalde de Eibar Miguel de los Toyos envió a las AMPAs con fecha 8 de abril la propuesta de reunión (2016-04-08_Alkateak-GurasoElkarteigutuna ). En la misma, advertía que ya se habían negado a hablar anteriormente: “los/as representantes de las AMPAs de lturburu y
Mogel lsasi solicitaron una reunión de todas las AMPAs para reflexionar conjuntamente
sobre la propuesta. Allí, la respuesta no fue positiva por parte del resto de las Asociaciones de Madres y Padres de Alumnos“.

Las AMPAs de los cinco centro citados si que se han reunido entre éllas estos días, eso si, sin invitar a los de Mogel Isasi y JA Mogel, y lo han hecho para adoptar la respuesta negativa a la propuesta del Alcalde. Quieren que pongamos en marcha entre todos un nuevo proyecto educativo pero no están dispuestos ni siquiera a hablar con los que van a tener de compañeros en el nuevo centro, ¡ni aunque se lo proponga el Alcalde! ¿Cómo se puede defender un proyecto educativo en común de esta manera?

La decisión del Gobierno Vasco

El Gobierno Vasco ha convocado para el 21 de abril a los agentes del Sistema Educativo Público de Eibar para tomar la decisión sobre la renovación del Mapa Escolar. En la reunión del 9 de Marzo el Departamento de Educación presentó una única propuesta, pero ante la preocupación generada por la creación de un macro-centro, los centros JA Mogel y Mogel Isasi han presentado una propuesta alternativa elaborada por un grupo profesionales de la comunidad educativa.

Va a ser necesario retomar el dialogo y el trabajo en equipo para acordar entre todos y en consenso un nuevo Mapa Escolar. La situación actual nos obliga a dar rápida respuesta a los desequilibrios. La consecución de un mapa de Educación Pública equilibrado y de calidad merecerá el esfuerzo.

Para ver y leer:
Advertisements
Post hau Guraso Elkartea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Hezkuntza komunitatea DBHko makro-zentroaren aurka -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Aztertu aurretik erabakitako mapa | Mogel Guraso Elkartea

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s