Dantzaz Iturburun, Dantzaz Coliseoan

Larunbatean Dantzaz konpainiako dantzariak Coliseo antzokian izango dira Aureo ikuskizuna eskaintzen, eta bihar, ostirala, dantzari horiek Iturburu ikastolan izango dira, bertako zenbait ikaslerekin dantzaz hitz egiten eta dantza egiten.

dantzaz-aureo.jpg

Dantzaz konpainiaren Aureo ekoizpenak dantza estilo desberdinak erakusten dituzten bost pieza txiki ekarriko ditu apirilaren 23an Eibarko Coliseo Antzokira. Nazioarteko koreografo garrantzitsuen eta euskal koreografo bikainen lanak uztartzen ditu Aureok:  Jone San Martín, Christine Hassid, Judith Argomaniz, Lukas Timulak eta Itzik Galilik koreografoen lan laburrak ikuskizun bakarrean ikusteko aukera izango da Coliseoan.

Ostiralean Iturburu ikastolan

Euskal Herriko eta Europako hainbat tokitako dantzariek osatzen dute Dantzaz konpainia. Dantzari horietako batzuk Iturburu ikastolari bisita egingo diote ostiralean, Coliseoan emanaldia eskaini bezperan. Iturburuko zenbait ikaslerekin dantzaz eta dantzan arituko dira.

2016-04-21-dantzaz-dantzariak.png

Dantzaz: Aureo

  • 2016ko apirilak 23, larunbata 20:30ean
  • Eibarren, Coliseo antzokian
  • Sarrera 8

 

Post hau Guraso Elkartea atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Dantzaz Iturburun, Dantzaz Coliseoan -ri erantzun bat

  1. gurasoa-k dio:

    Oso ekimen polita dantzari hauek bere jarduna aurrez aurre eta zuzenean gure umeei eskeintzea. Bide batez dantza gerturatzea eta zaletasuna pizteko baliagarri izango dela, ziur!

Utzi erantzuna, mesedez

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s