Author Archives: gurasoelkartea

“Afariketan” programan izena emateko aukera ireki da

Urtero bezala, ikasturte honetan ere Haur Hezkuntzako 3 mailako umeek eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2 mailetakoek egitasmoan parte hartzeko aukera izango dute. Izean-ematea: Egunak: irailaren 17tik 20ra Orduak: 10:00-13:00 eta 16:00-18:00 Lekua: Indianokua Gaztelekua Taldea osatzeko gutxienez 8 lagun … Irakurtzen jarraitu

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Iruzkin 1

Guraso Elkarteko bilera

Ikasturte berria hasi dela eta, Guraso Elkarteak hilero egiten dituen bilerak ere berriro hasiko dira. Badakizue, elkarteko bilerak hileko lehenengo astelehenean izaten dira, Mogel Isasi ikastetxean arratsaldeko 7etan. Guraso guztiok zabalik dituzue bertako ateak zuen iradokizunak eta iritziak plazaratzeko.

Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina

Multikirolak 2012-2013

Joan zen astean Multikirolen inguruko batzarra izan zen Ipuruako Kiroldegian (8-12 urte bitarteko umeen kirol programa). Hantxe izan ginen Eibarko ikastetxe gehienetako gurasoen ordezkariak. Bi gai nagusi izan genituen mintzagai: 2011-2012 ikasturtearen azken balantzea eta, batez ere, 2012-2013 ikasturterako aurreikuspenak … Irakurtzen jarraitu

Guraso Elkartea atalean publikatua | 3 iruzkin

Udalekuak Deban

Debanaturak informazioa bidali digu udan Deban antolatzen dituzten udalekuen inguruan. Hemenetxe Guraso Elkartean jaso dugun informazioa: Uda honetan udan udalekuen eskaintza zabalagoa izan dadin eta, bide batez, Debaz gain eskualdeko beste herrietako umeak ere parte har dezaketen, Debanaturak antolatu duen … Irakurtzen jarraitu

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina