Bilatu
Mogel Guraso Elkartea
Eibarko Juan Antonio Mogel ikastolako Guraso Elkartearen webgunean zaude. Sansaburu, Argatxa, Iturburu eta Mogel Isasi ikastetxeetako haurren gurasoek osatutako elkartea. Ikastetxearen eta Elkartearen inguruko informazioa eta argibideak zabaltzen ditugu, guztion arteko hartu-emana sendotzeko asmoz.
Harremanetarako
Zure iritzien eta iradokizunen zain gaude. Idatziguzu.
Category Archives: Berriak
Eibarko Ikastolakoak “Euskal Herria Zuzenean” saioan (ETB1)
Autobusetako eta jolastokietako zaintzaileen greba dela eta, Eibarko ikastolan bizi dugun egoera mintzagai izan zuten joan zen astean “Euskal Herria Zuzenean” saioan (ETB1 katean). Hemen duzue saioaren bideoa (hasierako 8-10 minutuak dira). http://www.eitb.tv/eu/bideoa/euskal-herria-zuzenean/2681940064001/3122858588001/20140129/
Berriak, Guraso Elkartea atalean publikatua
Utzi iruzkina
Gurasoentzat hitzaldiak 2014
Gabonak aurretik jakinarazi genuen bezala, 2014ko lehen hilabete hauetan gurasoei zuzendutako hitzaldiak egongo dira Eibarren (zerrenda azpian duzu). Eibarko udaletxeak antolatuko dituen hitzaldien zerrenda da. Zuen seme-alabek informazioa eramango dute etxera datozen egunotan. Hitzaldiren bat interesatzen bazaizue, bete orria urtarrilak … Irakurtzen jarraitu
Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua
Iruzkin 1
Zuberoako eta Nafarroa hegoaldeko ikastolei laguntzeko Gabonetako otarreak
Gabonak gero eta hurrago ditugu, eta jaiekin batera euskarazko zenbait proiektu laguntzeko aukera ere badugu, besteak beste, Gabonetako otarreak erosiz. Batetik, Zuberoako “Eperra” ikastolari laguntzeko aukera daukagu. Eperra ikastola Sohütan dago eta 39 euroko otarreak banatzen ditu ikastolarako dirua lortzeko. … Irakurtzen jarraitu
Berriak atalean publikatua
Utzi iruzkina
Kalian Jolasian (maiatzaren 24an Untzagan)
Maiatzaren 24an, Euskal Jaiaren barruan, 17:00etatik aurrera, Untzaga plazan jolasean aritzeko aukera izango dute 5-8 urte bitarteko haurrek eta gurasoek. Egitasmoaren helburua jolas giroan euskaraz ere jardutea da, euskara modu informalean eta naturalean erabiltzea, eta, bestalde, ikustaraztea badirela euskaraz ere, … Irakurtzen jarraitu
Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua
Utzi iruzkina

