Category Archives: Ekitaldiak

Ikastolako umeentzat antolatzen diren ekitaldien inguruko albisteak, Ikastolak berak antolatutakoak, zein Eibarren, oro har, antolatzen direnak.

“Besta Berri” dantza-ikuskizuna Coliseoan

Kezka dantza-taldeak ondorengo oharra bidali digu, gurasoen artean zabaldu dezagun. Hona hemen: Datorren larunbatean, maiatzaren 18an, Coliseo Antzokian eskainiko den Besta Berri ikuskizunera gonbidatu nahi zaitugu. Bilboko Arriaga antzokian estreinatu da ikuskizun hau eta Eibarkoa izango du bigarren emanaldia, ondoren … Irakurtzen jarraitu

Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

Kalian Jolasian (maiatzaren 24an Untzagan)

Maiatzaren 24an, Euskal Jaiaren barruan, 17:00etatik aurrera, Untzaga plazan jolasean aritzeko aukera izango dute 5-8 urte bitarteko haurrek eta gurasoek. Egitasmoaren helburua jolas giroan euskaraz ere jardutea da, euskara modu informalean eta naturalean erabiltzea, eta, bestalde, ikustaraztea badirela euskaraz ere, … Irakurtzen jarraitu

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

Udako aisialdi programak: “Afariketan” eta “Udan jolasean”

Eibarko ASTIXA aisialdi taldeak bere udako programa aurkeztu du. Urtero bezala, aurten ere Oporrak afariketan (6-12 urte bitarteko haurrentzat) eta Udan jolasetan (5 urteko haurrentzat) ipiniko dituzte martxan. Programak uztailean zehar gauzatuko dira, eta izen-ematea maitzaren 6tik 9ra izango da … Irakurtzen jarraitu

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

“Eraginkortasunez hitz egin eta entzun”, hitzaldia, otsailaren 14an

Ikastolan antolatzen ditugun hitzaldiekin jarraituz, hurrengo saioa otsailaren 14an izango da, arratsaldeko 18.30etan. Oraingo honetan “Eraginkortasunez hitz egin eta entzun” izango da hitzaldiaren izenburua eta gaia. Eguna: Otsailaren 14a (osteguna) Ordua: 18.30 Lekua:  DBH Mogel Isasi Bideo Gela Hizkuntza: Euskara

Ekitaldiak, Guraso Elkartea atalean publikatua | 2 iruzkin