Ikastetxeko Organo Gorenak berritzeko gurasoak behar ditugu. Animatu eta eman izena!

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan bezala, gure ikastetxeetako Organo Gorenak berritzeko prozesua hasi da aste honetan. Ikastetxeko Organo Gorenean parte hartzen dute ikastetxeko ordezkari nagusiek (zuzendaritzako kideak, gurasoak, irakasleak,…) eta bertan hartzen dira ikastetxearentzat garrantzitsu diren erabaki guztiak.

Orain arte parte hartu duten gurasoetako batzuek euren lekua utziko dute, eta guraso berriak behar dira hutsuneak betetzeko:

  • Juan Antonio Mogel Ikastolan 10-12 guraso berri behar dira.
  • Mogel Isasi ikastetxean 8-10 guraso berri.

Organo Goreneko kide izateak ez du lan handiegirik eskatzen (3-4 bilera urtean zehar), baina garrantzi handikoa da, bertan erabakitzen direlako ikastetxeko gai nagusiak. Gurasoen parte-hartzea, beraz, oso garrantzitsua da, eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Azaroaren 4ra arte daukazu aukera zure izena emateko.

Idatzi Guraso Elkartera (mogelge@gmail.com) edo zuzenean ikastetxeetako idazkaritzetara.

Benetan animatu nahi zaituztegu bertan parte hartzen. Ikastetxeko partaide guztion premia dago, gure seme-alaben hezkuntza kalitatezkoa eta parte-hartzailea lortzeko.

……………..

Esta última semana ha comenzado el proceso para la renovación de los Consejos Escolares de los centros educativos de la Comunidad Autónoma. El Consejo Escolar es el lugar donde se toman las decisiones más importantes que atañen al centro, con la participación de la Dirección, padres/madres y profesorado.

Algunos de los miembros que han participado en el consejo estos últimos años han dejado su puesto y es necesario renovar la participación de los padres y madres.

  • 10-12 padres/madres nuevos para el Consejo de la Ikastola Juan Antonio Mogel.
  • 8-10 padres/madres nuevos para el Consejo de Mogel Isasi.

Participar en los Consejos Escolares no requiere demasiado esfuerzo (3-4 reuniones al año), pero sí que resulta de especial importancia para toda la comunidad educativa. Por ello, os animamos a que os presentéis para los nuevos Consejos (antes del 4 de noviembre).

Podéis escribirnos directamente (mogelge@gmail.com) o presentar vuestra candidatura poniéndoos en contacto directamente con los respectivos centros.

 

 

Berriak, Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina

Utz diezaiegun autonomoak izaten: Montessorin taula, adin bakoitzean zer egin dezaketen jakiteko

Gurasoak eguneroko lanetara ezin-iritsita eta seme-alabak autonomiarik gabe, horrela gabiltza etxe askotan. Maria Montessori pedagogoak proposatutako jarduerekin egindako taula duzue hemen, adin bakoitzean zer egin dezaketen jakiteko aukera ematen duena.

Utzi hazten

Askotan gertatzen da ume-txiki eusten ditugula umeak, adinean aurrera joan arren jaten eman, jantzi eta garbitu egiten ditugulako, dagoeneko bere kasa moldatzeko adina izan arren. Errutinaren ondorioz eta eraginkortasun izenean ez diegu ezer egiten uzten, eta halako batean konturatzen gara inutilak hazten ari garela, nagusien erabateko menpeko diren tirano txikiak.

Adibidez, asteburua iritsita, janzteko denbora izanda ere, umeak geronek janzten ditugula, bere kasa moldatzeko gai izan arren. Edo, umeak egarria badu, nagusi bati eskatu behar izaten dio, plastikozko edalontzi bat bere eskura utzi beharrean.

Behartu ez, baina hazten lagundu bai

Pedagogoek diote ez dela lanak azkarregi hartzera behartu behar, baina kontrara ere ez, ez zaizkiola hankak moztu behar hazi nahi duenari. Umeak hazi eta autonomia eskuratzeko duen gogoari erantzuten asmatzean dago gakoa. Horretarako, aukera eman eta lorpen bakoitza azpimarratu eta txalotzea da bidea, autonomia gozagarri gerta dakiola.

Hona hemen Montessoriren irakaspenetan oinarritutako taula, adin bakoitzean umeak zer egiteko gai diren gutxi-gora-behera kokatzen laguntzen duena, baina batez ere, ideiak emateko balio dezakeena.

Ume-autonomoak-Montessorin-taula.png

Noski, orain arte ezer egin ez badu, ezin ba egun batetik bestera bere adineko zutabea egin arazi. Akaso aurreko zutabeekin hasi beharko zara, probatzen eta jolasten. Ez du ajola 7 urte baditu eta 2-3 urteko zutabearekin hasi behar bazara. Edo 10-11koen zutabea badagokio. Progresio moduko bat da, gutxi gora beherakoa, bakoitzak bere etxekoen errealitatera egokitu beharrekoa.

Iturria: bebesymas.com

Guraso Elkartea atalean publikatua | 2 iruzkin

Eskola kirola, 2016-2017 egutegia

Aurtengo Multikirolak urriaren 17ko astean hasiko dira. Aste horretan izango dira lehenengo entrenamenduak eta urriaren 22 (larunbata) izango dira lehenengo jarduerak.

Gogoratu Multikiroletan Benjaminek (3. eta 4. maila) eta Alebinek (5. eta 6. maila) hartzen dutela parte.

Hemen duzue aurtengo egutegia:

multikirola2016-2017egutegia

Gogoan izan multikirolen inguruko ohar hauek:

  • Multikirolen zenbatekoa, guztira, 90 eurokoa izango da. Ordainketa 2016-2017 ikasturtean egingo da 2 epetan.
  • Eskolaz kanpoko kirol ekintza da. 20 asteburu izaten dira, urritik maiatzera bitartean banatuta.
  • 20 aste horietan, aste barruan bi entrenamendu edukiko dituzte, eta larunbatetan partiduak edo ekintzak.
  • Asteburuetan partidurik ez dagoen asteetan (oporrengatik edo zubiengatik), aste barruan ere ez da izaten entrenamendurik.
  • Entrenamenduetan eta larunbateko partiduetan parte hartzea derrigorrezkoa da. Apuntatzen denari erregulartasuna eskatuko zaio, ahal den guztietan parte hartu dezan, taldea ez kaltetzeko.
  • Lehenengo lau asteetan banakako kirolak landuko dira, umeak ez dira talde bezala apuntatuko bakarka baizik. Banakako kirolen artean:
    • A jarduera: atletismoa / pilota / saskibaloia.
    • B jarduera: patinajea / judoa / waterpoloa / duatloia.
  • Hortik aurrera, 3 kirol landuko dira, taldeka: eskubaloia, errugbia eta futbola.
Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

Cursos de euskera para padres y madres

Kaixo denoi!!!

Empezamos el curso cargados de energía, y lo vamos a aprovechar para animaros a participar en esta iniciativa impulsada por la Ikastola y el Ayuntamiento de Eibar.

Se trata de “GURASOAK ERE ESKOLARA”. Cursos de euskera para padres y madres (tanto para empezar a aprenderlo como para mejorar vuestros conocimientos), y que se darán en el centro educativo.

Euskara ikasteko edo hobetzeko!

En horarios convenidos entre los participantes, y con posibilidad de que el centro se ocupe del cuidado de vuestros hijos/as mientras duren las clases.

Animatu eta parte hartu!

gurasoakereeskolara

Destinatarios:
Padres y madres de la Ikastola que quieran aprender euskera (o mejorar las nociones que tenéis) con el objetivo principal de poder ayudar mejor a vuestros hijos e hijas.

Dónde y cuándo:
Dos dias a la semana. En el mismo centro. Desde el Ayuntamiento se quieren dar todo tipo de facilidades. Una vez terminado el periodo de matriculación habrá una reunión informativa donde se darán detalles sobre el horario y los grupos (dependiendo de vuestras posibilidades y preferencias).

Coste:
El precio es de 40 € para todo el año. Se darán facilidades para el pago y habrá ayudas por parte del Ayuntamiento.

Inscripción:

Rellenando el formulario que encontraréis aquí debajo. O también contactando con la andereño/maisu, o llamando a la Ikastola (943208784).

Inscripciones hasta el 14 de octubre!

Euskara ikasteko edo hobetzeko! Zure seme-alabekin hitz egiteko eta ikasketetan laguntzeko. Animatu eta parte hartu! Izena emateko, bete formularioa urriaren 14a baino lehenago!

Berriak, Mogel ikastola atalean publikatua | Utzi iruzkina