Gutxi-gutxi falta da San Andres jaietarako. Gaztainerre igaro da, eguraldi hotza ere badator… egun batzuk barru ospatuko dugu San Andres eguna, bai kalean, bai ikastetxean.
Giroa berotzeko, hona hemen iazko San Andres egunean Argatxan eta Iturburun hartutako irudi batzuk.
Juan Antonio Mogel ikastolak, Guraso Elkartearen laguntzarekin, hainbat ekitalditako irudiak grabatu zituen 2014-2015 ikasturtean zehar. Datozen egunotan ere joango gara gehiago sareratzen.
Gabonak gero eta hurrago ditugu, eta jaiekin batera Gabonetako otarreak erosteko aukera han eta hemen. Aukera on bi eskaintzen dizkizuegu, euskal produktuak erostearekin batera, premia duten Ikastolei laguntzeko.
Zuberoako “Eperra” ikastolaren otarrea
Batetik, Zuberoako “Eperra” ikastolari laguntzeko aukera daukagu. Eperra ikastola Sohütan dago eta otarreak saltzen ditu ikastolarako dirua lortzeko. Aurtengoan 2 otarre mota daude: 40 eurokoa eta 52 eurokoa. Bietan aurkituko ditugu, ardi-gazta (900 gr), ahate gibela (125 gr), bixkotx artisanalak (200 gr) eta eztia (500 gr). 52 eurokoan, gainera, axoa txahalki xehatua (750 gr) ere badago. Produktu guztiak Zuberoako ekoizleek egindakoak dira. Eskaera egin nahiez gero idatzi mezu bat helbide honetara, kezka@dantzan.com , aukeratzen duzuen otarrea eta kopurua adieraziz azaroak 27 baino lehen. Behin eskaera guztiak jasota ordainketa nola bideratu eta otarrea non eta noiz jaso ahal izango duzuen adieraziko dizuegu. Otarreaz informazio gehiago, Zuberoako ikastolen webgunean.
Nafarroa Hegoaldeko produktuen otarrea
Bestalde, Nafarroa hegoaldeko euskarazko proiektuei laguntzeko aukera ere badago, Errigora kanpainan parte hartuz. Kasu honetan 50 euroko otarreak dira, Erriberako produktuz osatutakoak (ikus irudia). Merkatuko prezio berean baina ezberdintasun batekin: % 25 euskarari bideratuko zaio. 15 ekoizlek arreta eta maitasunez ondutako produktu sorta. Horixe da, kanpainan parte hartzea erabakiz gero, hartuko duzuna. Info gehiago, Errigoraren webgunean.
Guridi, Depor eta Beleko Tabernetan eska dezakezue otarrea, baita www.errigora.eus helbidean ere (Eibarko jubiletxean sakatuz).
Eskaerak egiteko
Kasu bietan, otarrea Eibarren bertan jasoko zenukete, abenduan. Eskaerak egiteko:
Bai, gauza bera da. Anima Guztien Gaua esan nahi du Halloween-ek, eta bai, Euskal Herrian ere ospatzen zen eta ospatu da atzo goizera arte. Egia da orain etorri den moda hau, plastikozko kalabaza eta disfrazekin, Ameriketatik etorri dela, baina horren aurretik, baita Eibarren ere, kalabazak hustu eta kandelak barruan jarrita jendea beldurtzen ibiltzen ziren gaztetxoak kalean.
Hori bai, badaude diferentzia batzuk. Batetik, Halloween ere euskaraz ospatzen zuten gure aiton-amonek, alegia, ez zuten “Truco y trato” erabiltzen eta ez zuten Halloween esaten, Animen Gaua esaten zioten. Bestetik, ez zuten plastikozko disfrazik erosi behar izaten. Hona bi proposamen aurtengo Animen Gauerako:
Koko-janzteko aprobetxatu etxeko trapu zaharrak. Bai Ameriketan eta bai Euskal Herrian, Halloween-erako koko-janzteko lau trapu zaharrekin nahikoa zen lehen. Ez zegoen sorgin disfrazik erosi beharrik. Eta emaitza askoz beldurgarriagoa zen. Ikusi:
Etxeko trapuekin koko-jantzita:
Erositako disfrazekin:
Badago aldea, ala?
Xanduli, Manduli….
Gure umeak “Truco o trato” esanez ateratzen dira kalera. Ingelesezko “treat or trick” amerikarraren bertsio espainola da hori. Guk euskarazko tradizioan, era honetako eske errondetan erabili izan den formula bat proposatzen dizuegu:
Xanduli, manduli, kikirriki….. eman goxokiak guri!
Zer diozue? Saiatuko gara denon arten Halloween amerikarrari gure aiton-amonen Animen Gauaren kutsua ematen?
Animen Gaua vs Halloween gaiari buruzko informazioa:
Joan den asteburuan izan da aurten antolatutako lehenengo mendi-irteera. Gogoratuko duzuen moduan (aurreko egunetan pasatu genizuen informazioa), Eibarko ikastetxeek Klub Deportiboarekin batera antolatzen dituzten mendi-irteerak dira, Iturburuko 3-6 maila bitarteko haurrentzat.
Aurreko urteetan ume kopurua pixkat jaitsi zen arren, aurten sekulako arrakasta izan du eta dagoeneko 60 umetik gora apuntatu dira irteeretarako joateko (urtean zehar 10 irteera inguru izango dira). Angel Ibarluzea gurasoa da arduraduna, eta berekin batera beste 10 guraso ere apuntatu dira laguntzaile modura.
Lehenengo irteera asteburuan izan zen, eta gure seme-alabak perretxiko bila joan ziren mendira. Oso ondo pasatu zuten, eta igandean erakusketa polita egin zen kalean, jardunaldi mikologikoen barruan. Sariketa bat ere egon zen partaideen artean, ea nork perretxiko ezberdin gehiago batu, eta hementxe irabazleetako batzuk.
Hurrengo irteera datorren azaroaren 15ean izango da (igandea), Gazume mendira. Iturrioztik igo eta Errezilera jaitsita. Oso bide polita da.
Eibarko Juan Antonio Mogel ikastolako Guraso Elkartearen webgunean zaude. Sansaburu, Argatxa, Iturburu eta Mogel Isasi ikastetxeetako haurren gurasoek osatutako elkartea. Ikastetxearen eta Elkartearen inguruko informazioa eta argibideak zabaltzen ditugu, guztion arteko hartu-emana sendotzeko asmoz.
Harremanetarako
Zure iritzien eta iradokizunen zain gaude. Idatziguzu.