Euskara da Euskal Herri (Cups song)

Datorren ekainaren 6an Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasle, irakasle eta gurasook XVIII. Kirola Euskaraz Bizi eguna ospatuko dugu Iturburun. Bertan, besteak beste, Euskara da Euskal Herri edo Cups kanta abestu eta edalontziarekin jokoa egingo da. Gurasoei ere kantua ikasi eta kantatzeko gonbidapena egin nahi dizuegu.

bideoa (karaoke eta guzti):


Hitzak

Euskara da Euskal Herri
Espaloitik jaitsi gabe
denok euskararen alde
bide berean al gaude?
bultzatuaz denok alde
jaitsi gabe.

Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri.

Gurekin etorri
bidez bide herriz herri
gurea zaintzen nahiko lan
ikasi dut ikastolan
euskara da Euskal Herri.

Euskal Herrian euskaraz
Kantu, irri eta jolas
Denok batera bagoaz
Nahiz ez den izango erraz
Aizu zatoz, gu bagoaz

Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri.

Gurekin etorri
bidez bide herriz herri
gurea zaintzen nahiko lan
ikasi dut ikastolan
euskara da Euskal Herri.

Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri.

Nondik dator kanta hau?

Carter Familyk sortu zuen kanta hau 1931. urtean “When I’m Gone” izenarekin. Gero hamaika bertsio izan ditu, eta 2012an Pitch Perfect musikalean Anna Kendrick-ek edalontziaren jokoarekin batera kantatu zuenetik arrakastaz dabilela batetik bestera Cups izenarekin.

Euskarazko kanta-jokoa Iñigo Aritza ikastolaren bidez zabaldu da. Bertako irakasle den Manu Gomez-ek jarri zizkion euskarazko hitzak kantari eta ikasleekin grabatutako bideoaren bidez arrakasta handiz zabaldu da.

Edalontzien jokoa

Kantatzeaz batera edalontzien jokoa ikasi nahi baduzue hemen tutorial bat:

Berriak atalean publikatua | Utzi iruzkina

Ikastolako arropa salgai Askasibarren (kamisetak, fraka motzak eta luzeak…)

Aurten ere Ikastolako arropa salgai egongo da Askasibar dendan. Beti bezala, kamisetak, sudaderak eta frakak (motzak, mallak, piratak) egongo dira salgai, kasu batzuetan diseinu berriarekin.

20150504_171753

Dagoeneko lehenengo eskaera bat egin da eta lehenengo arropak salgai daude Askasibarren. Bestela, dendan bertan eskaerak egin ditzakezue. Arropa Euskaraz Bizi egunerako izan nahi baduzue, eskaerak maiatzaren 23a baino lehenago egin beharko da.

Aurtengo salmentarekin lortutako diruarekin, proiektoreak erosiko dira Ikastolako zenbait gela hornitzeko.

Hona hemen prezioak:

prezioak

 

Berriak, Mogel ikastola atalean publikatua | Utzi iruzkina

Seme-alabentzat jarduerak uztailerako

Maiatzarekin batera irekiko dira udako jardueretan izena emateko deialdiak. Hasteko, urtero bezala, Astixak antolatzen dituen “Afariketak” eta “Udan jolasetan” jarduerak izango ditugu.  Gainera, aurtengoan, “Tarteka“sormen espazioak “Udako tailerrak” antolatu ditu eta Mitxeleta Aisialdi zerbitzuak ere 3 eta 5 urteko jarduerak antolatu ditu.

Afariketak

Afariketak Iturburuko haurrentzat dira (Lehen hezkuntzako 1-6 mailak). Bi txanda:

  1. Ekainaren 29tik uztailaren 10era
  2. Uztailaren 6tik uztailaren 17ra

Izen ematea: Maiatzaren 4tik 8ra. Goizez 10:30- 13:00,  arratsaldez 16:00-18:00 Indianokua Gaztelekuan (Muzategi kalea, 3. Eibar). Aurten, baita Internet bidez ere. Tarifa: 60€ umeko.

Udan jolasetan

2009an jaiotakoentzat aukera ezin hobea eskeintzen dugu Eibarren lagunekin, euskaraz hitz eginez ondo pasatzeko: Udan jolasetan. Taldeka hezitzaileekin batera elkar ezagutzeko jolasak, ipuin harrigarriak, igerilekuetara txangoak, eskulanak, kanpo jolasak, jaialdiak…

Noiz: Ekainaren 29tik uztailaren 10era goizeko 10:00etaik 13:00ak arte Eibarren.

Izen ematea: Maiatzaren 4tik 8ra 10:30etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 18;00ak arte Indianokua Gaztelekuan. Prezioa: 40 €.

Tarteka Udako tailerrak

TM UDATarteka Sormen Espazioak ere tailerrak antolatuko ditu. Ekaineren 23tik uztailaren 30era bitartean antolatuko ditu, eta asteka banatuta egongo dira. Hau da, umeek aukera izango dute aste bete joateko, bi aste, lau… edo hilabete osoa.

Adina: 2urtetik 12 urtetara.

Ordutegia: Goizeko 10:00tatik 13:00tara izango da. Baina goizeko 8etatik zaintza zerbitzua izango dugu.

Jarduera ezberdinak jorratuko dituzte artea eta sormenarekin lotuta egongo direnak. Antzerkia, jolasak, margogintza, txontxongiloak, sukaldaritza, musika, eskulanak…. Egun batzutan kalean, eta besteetan lokalean.

Mitxeleta Aisialdi Zerbitzua

Bi eskaintza daude, 3 astekoa (ekainaren 29tik uztailaren 17ra) edo 5 astekoa (ekainaren 29tik uztailaren 30era).

Adinak: HH2/ LH2

Prezioa nagusienentzat desberdina izango da astean behin txango bat egingo dutelako (hondartzara, mendira,…) eta baita ere, astean behin pistinara joango direlako. Prezioaren barnean sartzen da dena: haurren asegurua, erabiliko den materiala, pistinara sarrera (astean behin), txangoak, …

Ordutegia: 9:00/13:000

Garratzitsua da maiatzaren 7an egingo den bilera informatibora (PORTALEAKO hitzaldi gela 19:00etan) joatea. Bertan azalduko dute guztia. Plaza gordetzeko eta informazio gehiagorako: aisiamitxeleta@gmail.com (608465865/628598359)

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Iruzkin 1

Astelehenean (23) Korrika etorriko da Eibarrera. Zuk ere parte hartu!

Hasiera.inddBihar (martxoak 19) abiatuko da Urepeletik Korrika 2015. Aurtengoa 19. edizioa da eta Euskahaldun lelopean egingo da. Eibarrera datorren astelehenean (martxoak 23) helduko da, arratsaldeko 5etan, eta ikastolak ere eramango du lekukoa hainbat tartetan. Ikastolaren eta Guraso Elkartearen txanda Bidebarrieta kalean izango da, Arikitxaneko zubitik Urkizuraino. Mogel Isasiko ordezkariek, berriz, Isasin egingo dute euren zatia.

Lekukoa eramateko orduan, aurten nork eramango duen zozketatu egin dugu familien artean, eta Paula Arosa Salbide eta bere familiari egokitu zaie. Eurak izango dira ikastolako haur eta guraso guztion ordezkari. Zorionak, familia!

Hortaz, badakizue: astelehen arratsaldean guztiok KORRIKAra! Eta ez ahaztu Ikastolako kamiseta eta sudadera gorriak eramaten.

Korrika Txikia

Korrika handiaren aurretik, Eibarko ikastetxe eta ikasle guztiek Korrika Txikia egingo dute. Arratsaldeko 15.30etan hasiko da Aldapatxon, eta Bizikleta Plazan amaituko da.

Dena dela, Korrika Txikiaren egitaraua eguraldiaren arabera aldatu egin daiteke.  Oso eguraldi txarra badago bertan behera geratuko da, eta haurrek eguneroko ordutegia izango dute. Ikastolatik abixatuko dute horren inguruan.

 

Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina