“Afariketan” programan izena emateko aukera ireki da

Urtero bezala, ikasturte honetan ere Haur Hezkuntzako 3 mailako umeek eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2 mailetakoek egitasmoan parte hartzeko aukera izango dute.

Izean-ematea:

  • Egunak: irailaren 17tik 20ra
  • Orduak: 10:00-13:00 eta 16:00-18:00
  • Lekua: Indianokua Gaztelekua

Taldea osatzeko gutxienez 8 lagun behar dira.

Egitasmoa Eibarko Udalak antolatzen du eta Astixa enpresaren bitartez burutzen da.

Egitasmoaren inguruan informazio gehiago behar izanez gero deitu 943206231 telefonora.

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Iruzkin 1

Guraso Elkarteko bilera

Ikasturte berria hasi dela eta, Guraso Elkarteak hilero egiten dituen bilerak ere berriro hasiko dira.

Badakizue, elkarteko bilerak hileko lehenengo astelehenean izaten dira, Mogel Isasi ikastetxean arratsaldeko 7etan.

Guraso guztiok zabalik dituzue bertako ateak zuen iradokizunak eta iritziak plazaratzeko.

Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina

Multikirolak 2012-2013

Joan zen astean Multikirolen inguruko batzarra izan zen Ipuruako Kiroldegian (8-12 urte bitarteko umeen kirol programa). Hantxe izan ginen Eibarko ikastetxe gehienetako gurasoen ordezkariak.

Bi gai nagusi izan genituen mintzagai: 2011-2012 ikasturtearen azken balantzea eta, batez ere, 2012-2013 ikasturterako aurreikuspenak eta plangintza. Hona hemen laburpen txiki bat:

Hasteko, 2011/2012 ikasturteko laburpena egin zen. Guztira 529 haur ibili dira Multikiroletan. Haur gehien izan dituen ikastetxea, alde handiarekin, Iturburu Mogel Ikastola izan da, 182 neska-mutilekin. Diru-sarrerei dagokienez, Udalak 8000 euroko diru-laguntza eman du (iaz baino 1000 euro gutxiago) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak beste 15.400 euroko diru-laguntza eman du (hortik 5.300 inguru Mogel Ikastolari dagozkio).

Datorren urtera begira, dagoeneko egin da matrikulazio-deialdia eta 2012/2013 ikasturterako 527 ume apuntatu dira (190 Iturburukoak). Azken urteko kopuru beretsua, beraz.

2012/2013 ikasturterako egutegia eta aurrekontua ere onartu dira. Ez dira erabat definitiboak (besteak beste BEZ zergaren aldaketa dela-eta), baina gutxi gorabehera 65.000 euroko aurrekontua izango du Multikirolen Programak.

Multikirolek 20 asteko iraupena izango dute, iaz bezala. Urriaren 1en hasiko da eta maiatzaren 4an bukatuko da. Azken urteotan bezala, banakako kiroletarako 5 aste izango dira eta taldekako kiroletarako (eskubaloia, futbola eta errugbia) bosna aste.

Ordutegiari dagokionez, Iturburuko taldeen ordutegia hauxe izango da, azken orduko aldaketarik ez badago:

  • 3. maila: astelehen eta ostegun, 16.30-17.20 Kiroldegian.
  • 4. maila: asteazken eta ostiral, 16.30-17.20 Kiroldegian.
  • 5. maila: astearte eta ostegun, 13.00-13.50 Iturburun.
  • 6. maila: astelehen eta asteazken, 13.00-13.50 Iturburun.

Eskola arteko Multikirolen amaiera-jaia Unben (Eibar)

Guraso Elkartea atalean publikatua | 3 iruzkin

Udalekuak Deban

Debanaturak informazioa bidali digu udan Deban antolatzen dituzten udalekuen inguruan. Hemenetxe Guraso Elkartean jaso dugun informazioa:

Uda honetan udan udalekuen eskaintza zabalagoa izan dadin eta, bide batez, Debaz gain eskualdeko beste herrietako umeak ere parte har dezaketen, Debanaturak antolatu duen udalekuen eskaintza berria jakinarazi nahi genizueke, zuen interesekoa izango delakoan. Horrela, herri bakoitzean gutxieneko talde bat sortuko balitz Debanatura umeak jasotzeko eta eramateko begirale bat jartzeaz arduratuko litzateke. Garraioa trenez izango zen. Espero degu zuek ere eskaintza hau interesgarria aurkituko dezutela.

Deban izango dira, Natur gelan, 6-11 urte bitarteko umeentzat.

Zertan datza? ingurumen heziketako, sormenezko, artezko, animazioko, aisialdiko eta denbora libreko jarduerekin: Deba inguruko naturaren eta kultur ondarearen ezagutzarekin lotutako jarduerak eta aisialdiko jarduerak uztartzen saiatzen diren udalekuak dira beste ume batzuekin konbibentzian. Gure udalerriko gune natura desberdinetan zehar irteerak, sentsibilizazioko eta ezagutzako Ingurumen tailerrak, eskulanak, berziklaia eta sormena, espresio artistikoa, bisitak, aire libreko jolasak (ginkanak) eta entretenimentuko eta animazioko beste hainbat jarduera..

Jardueren programak

  • Txangoak Deba inguruko natur-txokoak eta ondarea ezagutzeko
  • Ingurumen jarduerak: sormenezko berziklaia, sendabelarrak, elikagaien eraldaketaren tailerrak, zientzia naturan (experimentala).
  • Eskulanak,
  • Espresio artistikoa: txotxongiloak, ipuin-kontaketa, zirko tailerra,
  • Barruko eta aire libreko jolas kooperatiboak (ginkanak) eta entretenimentuko eta animazioko beste hainbat jarduera.

Uztailaren 2tik 27ra bitartean, hainbat txanda. Ordutegia: 10:30 – 14:00 eta arratsaldeko txandetan parte hartzeko aukera ere bai. PLAZA MUGATUAK.

Informazioa 695 783 656.

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina