Bilatu
Mogel Guraso Elkartea
Eibarko Juan Antonio Mogel ikastolako Guraso Elkartearen webgunean zaude. Sansaburu, Argatxa, Iturburu eta Mogel Isasi ikastetxeetako haurren gurasoek osatutako elkartea. Ikastetxearen eta Elkartearen inguruko informazioa eta argibideak zabaltzen ditugu, guztion arteko hartu-emana sendotzeko asmoz.
Harremanetarako
Zure iritzien eta iradokizunen zain gaude. Idatziguzu.
Artxiboa gaika: Ekitaldiak
Badator Korrika Eibarrera!
Joan zen asteburutik herririk herri dabil Korrika Euskal Herri osoan zehar. Otxandion hasi da aurtengo ekitaldia, eta Iruñean amaituko da datorren domekan jaialdi handi batekin. Bitartean, herririk herri dabil, irudi zoragarriak utziz. Eibarrera datorren ostiral gauean helduko da (apirilak 7), … Irakurtzen jarraitu
Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
“Zer egin dezakegu gure seme-alabek euskara erabil dezaten?” (Oso hitzaldi interesgarria, ostegunean Mogel Isasin)
Datorren ostegunean, martxoak 30, oso hitzaldi interesgarria izango dugu Mogel Isasi ikastetxean. Karmelo Ayestak (Zeberio, 1963) emango du hitzaldia, arratsaldeko 18.30etan. Hitzaldiaren izenburua: “Zer egin dezakegu gure seme-alabek euskaraz egin dezaten?“. Lekua: Mogel Isasi Ordua: 18.30 Hizlaria: Karmelo Ayesta Ayesta … Irakurtzen jarraitu
Berriak, Ekitaldiak, Guraso Elkartea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
“Euskararen sagarrondoa” landatu dute ikasleek Mogel Isasin
Duela gutxi aipatzen genizuen bezala, Mogel Isasi ikastetxeko ikasleek Euskararen sagarrondoa ekimenean hartu dute parte. Baionako Beñat Etxepare lizeoak abiatutako kanpaina bat da. Iparraldeko ikastetxe horri diruz laguntzen zaion bitartean, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa sustatzea da kanpainaren helburu nagusietako bat. … Irakurtzen jarraitu
Ekitaldiak, Guraso Elkartea atalean publikatua
Iruzkin bat utzi
“Euskararen sagarrondoa” Mogel Isasin
Mogel Isasi ikastetxeak, Guraso Elkartearekin batera, Euskararen sagarrondoa ekimenean hartuko du parte. Lapurdiko Beñat Etxepare lizeoak abiatutako jarduera da. Sagarrondo bat landatuko da Mogel Isasi ikastetxe parean, ekintza xume horrek kanpaina honetan daukan sinbolismoarekin. Euskararen normalizazioan aletxo bi jartzen ditu … Irakurtzen jarraitu
Berriak, Ekitaldiak, Guraso Elkartea atalean publikatua
Iruzkin 1