Ikastaroa gurasoentzat martxoan Portalean: “Comunicación y resolución de conflictos en la vida real y digital”

Eibarko Udalak ikastaro bat antolatu du DBHko gurasoentzat. Martxoan izango da (6 ordu, 3 egunetan banatuta) eta gaztelaniaz izango da.

  • Izenburua: “Comunicación y resolución de conflictos en la vida real y digital”
  • Datak: martxoak 8, 15 eta 22.
  • Lekua eta ordua: Portaleako 2. solairuan, 18.00 – 20.00.
  • Hizlaria: Garbiñe Arrizabalaga

Curso para padres/madres de Secundaria organizado por el Ayuntamiento.

Comunicación y resolución de conflictos en la vida real y digital

  • La comunicación con los adolescentes
  • La negociación y los acuerdos con los adolescentes
  • Nuevas tecnologías, protección en la red, ceberacoso,…

Izena emateko / para apuntarse: gizartekintza@eibar.eus.

Berriak atalean publikatua | Utzi iruzkina

“Euskararen sagarrondoa” landatu dute ikasleek Mogel Isasin

Duela gutxi aipatzen genizuen bezala, Mogel Isasi ikastetxeko ikasleek Euskararen sagarrondoa ekimenean hartu dute parte. Baionako Beñat Etxepare lizeoak abiatutako kanpaina bat da. Iparraldeko ikastetxe horri diruz laguntzen zaion bitartean, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa sustatzea da kanpainaren helburu nagusietako bat. Agenda 21 egitasmoarekin ere lotura dauka.

Horrela, joan zen astean, Iban Tikoipe matematika irakaslea etorri zitzaigun Baionatik Isasira, eta hitzaldi arin eta mamitsua eskaini zuen: Iparraldea kokatu zuen, bertako egoera soziolinguistikoa aztertu zuen, eta Iparraldeko ikasleek euskaraz ikasteko dituzten arazoak azaldu zituen. Seaska Ikastolen Elkartearen eta Etxepare Lizeoaren (institutuaren) premiak eta arazo ekonomikoak ere aipatu zizkien gure seme-alabei. Dena 5 bideo atseginez lagunduta.

Iparraldeko euskaldunen egoeraren berri eman du, euskararen ez ofizialtasuna azalduz, eta ondorioz euskaraz ikasketak egiteak dauzkan zailtasunak aipatuaz. Kilometro asko egin behar lizeora joateko, Baionatik Maulera Eibartik Iruñera joatea beste baita.

Ondoren, Sagarrondoaren kanpainaren berri eman du, eta sagarrondoak euskararekin lotuta duen sinbolismoa. Landatu egin behar da, zaindu, hazten lagundu. Sagarrondoaren eta euskararen arteko paralelismoa ere egin du: nola sagarrondo espezie euskaldunak galtzear zeuden, eta haziak bilduz eta berreskuratze-lan handi bati esker, espezie horiek (eta euskara) berrindartzen ari diren.

Ekitaldia amaitzeko, sagarrondo bat landatu da Mogel Isasi ikastetxeko irteerako parketxoan. Beste 9 sagarrondo, berriz, Agenda 21eko batzordearen esku geratu dira “Euskararen Sagastia”ri kokapena bilatzeko.

Hortaz, denok gustura. Orain ekimenari jarraipena ematen jarraitu behar!

Hona hemen ekitaldian ateratako zenbait argazki.

sagarrondoa01 sagarrondoa02 sagarrondoa03 sagarrondoa04 sagarrondoa05

 

Ekitaldiak, Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina

“Euskararen sagarrondoa” Mogel Isasin

Mogel Isasi ikastetxeak, Guraso Elkartearekin batera, Euskararen sagarrondoa ekimenean hartuko du parte. Lapurdiko Beñat Etxepare lizeoak abiatutako jarduera da. Sagarrondo bat landatuko da Mogel Isasi ikastetxe parean, ekintza xume horrek kanpaina honetan daukan sinbolismoarekin.

Euskararen normalizazioan aletxo bi jartzen ditu ekimen honek. Batetik, Ipar Euskal Herriko hezkuntza euskalduntzean ekarpena egiten dugu, premia handian dagoen Beñat Etxepare lizeoari diruz lagunduz. Bestetik, gure ikasleengan euskararen erabileraren aldeko jarrera sustatu nahi dugu. Izan ere, hain egoera prekarioan dauden beste euskaldun gazte batzuen egoera ezagutzean (Iparraldeko ikasleena), gure gazteengan euskara erabiltzearen aldeko sua hauspotu dezake.

Gainera, egunero ikastetxetik sartu edo irtetean sagastitxoa ikustean (bere kartelarekin) euskaraz egitearen mezua aurrez aurre izango dute.

Era berean, nolabait, modu xumean bere zainketaz ere arduratu beharko dira (gehiena udal langileek egingo duten arren) eta horrela Agenda 21eko helburuekin bat egiten dugu baita ere.

Aste honetan daukagu kanpaina honen hurrengo urratsa: otsailaren 10ean kanpainaren aurkezpen-hitzaldia izango dute Mogeleko ikasleek (Etxepare lizeoko ordezkarien eskutik), eta ondoren, sagarrondoa landatuko da.

Berriak, Ekitaldiak, Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin 1

IES MOGEL BHI ikastetxeko guraso ordezkariek azkeneko Eskola Kontseiluan egindako galderei erantzuna

Mogel Isasiko azken Ordezkaritza Organo Gorenean DBHren fusioaren inguruan gurasook egindako galderei erantzunez idatzi bat helarazi digu Hezkuntza sailak. Hezkuntza Saileko Lurralde Ordezkaritzako Ikastetxe Ataleko buru den Nekane Agirrek eta Ikuskaritza Zerbitzuko buru Ana Rosa Maiztegik sinatzen dute idatzia. Hemen duzue osorik irakurgai:

Idatzia irakurrita atera dugun ondorioa da egindako galdera gehienak airean geratu direla. Araudia zein den eta alor bakoitza nori dagokion erabakitzea da idatziak erantzuntzat ematen duena, baina idatziak ez ditu asetu gure kezkak.

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin 1