Ikasturte hasierako bilera, irailaren 16an

Dagoeneko hasi da ikasturte berria, eta Guraso Elkartea ere berriro hasiko da hileroko bilerak egiten. Dakizuenez, hileko lehenengo astelehenetan izan ohi dira, baina ikasturte hasiera izanik, oraingo honetan hilaren 16an izango da urteko lehenengo batzarra.

Hortaz, ikasturte hasierako lehenengo bilera:

  • Noiz: irailak 16, astelehena
  • Ordua: 19.00
  • Non: Mogel Isasi

Dakizuenez, guraso guztiak zaudete gonbidatuta, zuen iradokizunak edo kezkak plazaratzeko.

Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina

Mogel-Isasi eta J.A. Mogel Ikastolako Guraso Elkartearen 2013 Urteko Batzar Orokorra

Datorren astean izango da Mogel Ikastolako Guraso Elkartearen Urteko Batzar Orokorra. Beraz, Ikastolako guraso guztiak gonbidatuta zaudete urteko batzar horretara. Gogoan izan bertan landuko ditugula zuen seme-alaben hezkuntzarako garrantzitsuak diren gai nagusiak.

  • Tokia: Mogel Isasi B.H.I.ko Areto Nagusian
  • Eguna:  Ekainak 4, asteartea
  • Ordua: 18:30etan.

Gai- zerrenda

  1. 2012. urteko kontabilitateko emaitzen eta 2013. urterako aurrekontuen inguruan sortu daitezkeen galdera edo zalantzeei erantzuna emango die J.A..Mogel eta Mogel-Isasi Guraso Elkarteko lehendakariak.
  2. Iturburu  Ikastola eta Mogel Isasiko zuzendarien urteko informeen aurkezpena. Zuzendarien esku.
  3. Urtean zehar egindako ekintzen laburpena.
  4. LOMCE lege berriaren ezaugarriak.
  5. Iturburuko Jangelako/Zaintzan zerbitzutako  Ordutegi Murrizketa.
  6. Liburu solidarioa  2-3 mailan-  DBH
  7. Norberak lekarkeena.

Aztertuko diren gaien garrantzia dela eta, arren Gurasoen Batzar Orokor honetara etor zaiteztela eskatzen dizuegu.

Amaia Bereciartua
Mogel-Isasi B.H.I. eta Mogel Ikastolako Guraso Elkarteko Idazkaria

—————

Convocatoria de  Asamblea General  2013 de la Asociación de Padres y Madres de Mogel-Isasi y J.A. Mogel

Estimadas/os Madres y Padres:

Por la presente os convocamos a la Asamblea anual ordinaria de la Asociación de Padres y Madres de alumnos/as.

  • Lugar: Salón de Actos de Mogel-Isasi B.H.I.
  • Día: Martes 4 de Junio
  • Hora: 18:30  

Orden del día

  1. Respuesta a las dudas o preguntas que puedan surgir respecto a los resultados de la contabilidad del año 2012 y los presupuestos presentados para el año 2013 por parte del presidente de la Asociación de Padres y Madres de Alumnos/as J.A. Mogel y Mogel-Isasi.
  2.  Informe de la actividad de los centros.
  3.  LOMCE – Información  general.
  4.  Información sobre la reducción de horas de las cuidadoras en el comedor de Iturburu para el curso 2013-2014.
  5.  Planteamiento Libro solidario 3-4 ESO.
  6.  Ruegos y preguntas.

Dada la importancia de los temas a tratar, rogamos vuestra asistencia.

Amaia Bereciartua, Secretaria de la Asociación de Padres y Madres de alumnos de Mogel-Isasi B.H.I. y Mogel Ikastola

Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina

“Besta Berri” dantza-ikuskizuna Coliseoan

Kezka dantza-taldeak ondorengo oharra bidali digu, gurasoen artean zabaldu dezagun. Hona hemen:
Datorren larunbatean, maiatzaren 18an, Coliseo Antzokian eskainiko den Besta Berri ikuskizunera gonbidatu nahi zaitugu. Bilboko Arriaga antzokian estreinatu da ikuskizun hau eta Eibarkoa izango du bigarren emanaldia, ondoren Donostian Victoria Eugenia antzokian eskaintzeko.

Juan A. Urbeltz eta Argia dantzari taldearen ikuskizuna da Besta Berri eta bertan Kezka dantza taldeak parte hartzen du Argia, Duguna, Haritz, Xinkako, Maritzuli eta Gure-Kai taldeekin batera.

Argia: Besta Berri
2013ko maiatzak 18, larunbata, 20:00etan
Eibar, Coliseo antzokia
Sarrera: 10 €  Sarrerak salgai Kutxabanak-en eta Coliseoko txarteldegian Astelehenetan (19:00-20:00) eta ostiraletan (21:00-22:00).
Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen Euskal Jaiaren egitarauan, Eibarko Udala antolatzen duen Coliseo antzokiko dantza programazioan eta Eusko Jaurlaritzaren dantza zirkuitoaren baitan aurkeztuko da Besta Berri Eibarren.

2012-12-02_Besta-Berri-Arriaga_IZ_lehen-sorta_2474

Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina

Kalian Jolasian (maiatzaren 24an Untzagan)

Maiatzaren 24an, Euskal Jaiaren barruan, 17:00etatik aurrera, Untzaga plazan jolasean aritzeko aukera izango dute 5-8 urte bitarteko haurrek eta gurasoek.

Egitasmoaren helburua jolas giroan euskaraz ere jardutea da, euskara modu informalean eta naturalean erabiltzea, eta, bestalde, ikustaraztea badirela euskaraz ere, beste edozein hizkuntzatan bezala, gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera ematen diguten orotariko jolasak.

Orain, Euskal Jaiko egitasmoaren barruan, jolas horiek kalera atera nahi dira, gurasoak nahiz umeak, guztiak elkarrekin, jolasean aritu daitezen.

Ekitaldia 17:00etan hasi eta 19:00etan amaituko da. Bitarte horretan Astixako begiraleak Untzagako plazan egongo dira umeekin jolasteko prest. Jolasei amaiera emateko KALEJIRA eder bat egingo dugu .

Egitasmo hau garatzeko Udalak, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolak, Klub Deportiboak eta Eibarko ikastetxe guztiek hartu dute parte, eta ekitaldiaren koordinazioaz ASTIXA arduratuko da.

Jolasa garrantzi handikoa da hizkuntza, kultur, gizarte eta haurraren garapenerako. Jolasen bidez, komunikatzeko gaitasuna handitu egiten da, lankidetzan aritzeko gaitasuna, elkarreragina, guraso eta seme-alaben arteko harremana sendotu egiten da, norberaren estimu ona garatzen da, hizkuntza oharkabean barneratzen da…

Horra hor, bada, maiatzaren 24rako aukera ezin hobea.

Berriak, Ekitaldiak atalean publikatua | Utzi iruzkina