Mogel Guraso Elkartearen urteko Batzar Nagusia maiatzaren 4an izango da.

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Mendi irteerak 2021-2022 Informazioa eta izen-ematea

2021-2022 ikasturteari hasiera eman diogu jada eta honekin batera eskola kirolari; une honetan mendiko irteerei.
Aurreko urtean bezala parte hartzaileek izen-ematea urriak 15a baino lehenago egin beharko dute, federazioak segurua tramitatzeko.

Kalamua

Ikasturtean zehar mendi irteeretan parte hartzeko izen-emate orokorra berriz, urriaren 15erarte irekita izango da eta blog honetan bertan, azpialdean duzuen formularioan betez egin behar duzue izen-emate hori.

Egutegia eskura dugunean helaraziko dizuegu.

 

  • Informazio orokorra
  • Lehen Hezkuntzako  3. 4. 5. eta 6. mailakoei irekia.
  • Irteera hauetan parte hartzea dohain da
  • Mendi irteerak igandetan izaten dira. Salbuespena jardunaldi mikologikoena da, larunbatez izaten baita.
  • Irteerak umeen erritmo eta gaitasunei egokitutako ibilaldiak izaten dira.
  • Ez da beharrezkoa irteera guztietara joatea, aukeratu daitezke.
  • 5 irteera eginez gero domina irabazten dute umeek eta Arrateko Finalista egunean jasotzen dute.
  • Antolatzaileak: Eibar Klub Deportiboa eta Eibarko ikastetxeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eibarko udalaren diru-laguntzekin.
  • Ikasturte honetan 9 irteera egingo ditugu.

Ohar praktikoak

  • Ordutegia: Irteerak 8:15ean Ego-gainen eta itzulera 14:30 aldera Urkizun(zubi-gain) eta Ego gainen.
  • Eibartik kanpo izaten diren mendi-irteeratarako autobusa izaten da.
  • Autobusean tokia baldin badago laguntzera joateko prest dauden zenbait guraso joan daitezke. 
  • Eraman beharrekoak: mendirako oinetako eta erropa egokia, motxila txikia, hamarretakoa eta ura.
    • Izen-ematea: Ikasturte hasieran (urriaren 15erarte) izena eman behar da (seguruak egiteko) eta ondoren, irteera bakoitzerako izena eman behar da. Horretarako, bete itzazu beheko formularioa.
  • Irteera bakoitzaren aurretik, ikastolan eman behar da izena.
  • Arduradun bat 10 parte-hartzaileko.
    • Aurten gainera Covid-19 a dela eta, neurri berri batzuk jarraitu beharko ditugu: maskarilaren erabilera, segurtasun tartea, talde kopuru murriztuak eta taldeak ikastolako banatuta…

Izen-ematea

Izena emateko beheko formularioa bete:

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

J.A. MOGEL UMEEN ARROPA ASKASIBARREN SALGAI

Kamiseten salmentarekin lortzen den dirua eskola hornitzeko erabiltzen da. Azken urteetan mini saski-kanastak, mikrofonoak, teklatu bat musika gelarako.
….denon artean erostea lortu dugu!! eta Askasibar dendari zuen lankidetzagatik ESKERRIK ASKO BIHOTZEZ!!

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Mogel Guraso Elkartearen urteko Batzar Nagusia maiatzaren 26an izango da.

Guraso Elkartea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi