Udalekuetan izena emateko epea irekita

Azken egunotan ireki dituzte udalekuetan izena emateko aukerak. Bai Euskal Udalekuetan, zein Gipuzkoako Aldundiak kudeatzen dituenetan.

Izena emateko azkenengo egunak dira. Adi beraz!

Euskal Udalekuak

Euskal Udalekuek 40 urte daramatzate haurren udako oporretako aisialdia kudeatzen. Guraso eta boluntarioen lanari esker, hor izan dira Goñi, Beire edo Urdirozko udalekuak; belaunaldiz belaunaldi Euskal Herri osoko haurren udaleku. Gaur egun hiru egoitza dituzte: Bernedo, Abaigar eta Goñi. Helburua, hasierako berdina: “Bizi ezazu uda euskaratik eta euskaraz“.

Izen-ematea joan zen astean hasi zen eta euren webgunean bertan egin behar da. Hamaika txanda daude, 3 udalekuetan banatuta, 1996-2006 urteetako haurrei zuzenduta. Adinaren arabera, 8 egunetik 15 egunera bitarteko txandak dira (ikus txandak).

Haurrak hirunaka apuntatu daitezke. Martxoaren 18rako beteta dauden txandetan aukeraketa bat egingo da. Besteetan, bete arte izena emateko aukera egongo da.

Informazio gehiago:

  • Euskaludalekuak.org
  • Telefonoz: 943 75 14 07 (18:00–20:00 )
  • E-mailez

Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Aldundien udalekuak

Beste alde batetik, Gipuzkoako Aldundiak antolatzen dituen udalekuetako izen-ematea ere ireki da. Arabako eta Bizkaiko aldundiekin batera antolatzen dituzte. Aurten ere makina bat txanda antolatu dituzte, 12 aterpetxetan, 7 urtetik 13 urtera bitarteko haur eta gaztetxoentzat.

Kasu honetan, izen-ematea martxoaren 14tik 24ra bitartean da. Plazak baino haur gehiago izaten direnez, plazak zozketa bidez erabakiko dira, apirilaren 11an egingo den zozketaren bidez. Txanda guztiak 7 egunekoak dira.

Informazio guztia euren webgunean.

Berriak atalean publikatua | Utzi iruzkina

LOMCE legearen inguruko oharra

Eibarko Ikastolako zuzendaritzak ondorengo oharra zabaltzea eskatu digu.  Sortzen Ikasbatuaz (publifikatutako ikastolen elkartea) elkarteak bidalitako boletina da.

LOMCE (Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad) azken urtetako hamaikagarren hezkuntza erreforma bera, ezin dugu era isolatu batean aztertu. Espainiar estatu mailan zein Europan, bizimodu berri baten eraikuntzan dihardute. Krisi egoera betiereko, bizi modu bilakatu da eta horren aurrean sistema osoaren berregituraketan dihardute: lan erreformak, osasun erreformak, ogasuna,… bizi eredu berri baten eraikuntzari erantzuten diote, eskubideak beharrean, jendartearen erdigunean merkatua ezarriko duen eredu ankerra.

LOMCE gainera, euskal herritarren asimilazioaren bidean beste bultzada bat da. Gure hizkuntza eta kulturak ondorio larriak izan ditzake neurri hauekin guztiekin, kulturaren, nortasunaren homogenizazioa indartzeko asmoa baitago hau guztiaren atzean. Argi esan
zuen Wert-ek “españolizazioa”.

LOMCEk ekarriko dituen ondorioak

LOMCE-k atzerapauso izugarria suposatuko du hizkuntzei dagokionean. Euskara 3. mailako hizkuntza izatera pasako da.

Hezkuntza komunitateari parte hartzeko aukerak murrizten dizkio. Gure elkartetik, hezkuntza komunitatearen eta herritarren partaidetza eta inplikazioa herriko ikastetxearen hezkuntza proiektua definitu eta erabakitzean defenditu izan dugu. Lege honek partehartze hori oraindik eta gehiago mugatuko du. Ikastetxearen autonomia guztiz murriztuz; Eskola Kontseiluak aholku organo soil bilakatuko ditu, zuzendaritzari eskumenak areagotuz. Hau, Oinarrizko Hezkuntza Akordioak barnebiltzen duen publikotasun eredu berrian jasoa dago, eta hori defendatzen dugu. Eredu hau aurrera eramateko, garrantzitsua da eredu publikoa bultzatzea. Beti ere akordio horretan definitutako eredu publikoa, herritarra dena, herritarrek herritik egina herriarentzako.

Curiculuma uniformizazio eta adoktrinamendu tresna gisa ezartzen du. Eduki eta ebaluazioaren zentralizazio eta kontrola haundiagoa izanen da. Kanpoko ebaluazioen bidez edukiak neurtuko dira. Ikaskuntza prozesuak, etapa ezberdinetan, ebaluazio nazional horretan gainditu beharreko edukietara begira egongo dira, ikastetxeak, akademia bihurtzeko arrisku handia dagoelarik. Honela kanpoko ebaluazioak publikoak izango direnez, ikastetxeen arteko lehia bultzatuko da.

Hori gutxi balitz, ikasleria sexuaren arabera bereizten duen hezkuntzari bidea ematen dio, diru publikoz finantzatuz; legeak proposatzen dituen ebaluatzeko erak, bereizkeria eta klasismoa ahalbidetzen ditu, ondorioz aukera berdintasuna (gehiago) urratuko delarik;
aniztasun ikuspegia desagertuko da; ikasleak askoz lehenago sailkatuko dira; Hezkuntza sistema enpresen zerbitzura jartzen da, emaitza akademikoen araberako ibilbide ezberdinak planteatzen baititu; ikastetxeek erligioa eskaini egingo dute (orain arte familiek eskatuz gero eskaini behar zen) …

Erantzukizunez jokatu behar dugu

Egoera honi elkartasunez eta denon elkarlan eta parte hartzearekin egin beharko diogu aurre; gure eskubideak bermatuko dituen Euskal Hezkuntza Sistema Propioa baita behar duguna.

Burutuko diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzera deitzen dugu. Garrantzitsuena, kalean, ikastetxean, erantzun irmoa ematea da eta. Horregatik, egin eta egingo diren deialdi ezberdinetan, modu aktiboan parte hartuko du Sortzen-Ikasbatuazek. Horrela egin genuen, “LOMCERI EZ; GURE HEZKUNTZARI BAI” hezkuntza eragileon adierazpenaren sustatzaileetako bat bezala, eta horrela egingo dugu ere Martxoak 2rako “MURRIZKETARIK EZ, LOMCE EZ, EUSKAL HERRIAN GURE HEZKUNTZA!” lelopean antolatuak dauden mobilizazioetan.

Ekimen hauetan guztietan parte hartuko dugu eta baita sortuko diren beste guztietan ere.

Informazio zabalagoa www.sortzen-ikasbatuaz.org webgunean aurkitu ahalko duzue.

Ikusi informazioa PDF formatuan | Consultar la información en castellano (PDF): 2013-2-26 LOMCE Buletina[3]

Berriak atalean publikatua | Utzi iruzkina

“Eraginkortasunez hitz egin eta entzun”, hitzaldia, otsailaren 14an

Ikastolan antolatzen ditugun hitzaldiekin jarraituz, hurrengo saioa otsailaren 14an izango da, arratsaldeko 18.30etan.

Oraingo honetan “Eraginkortasunez hitz egin eta entzun” izango da hitzaldiaren izenburua eta gaia.

  • Eguna: Otsailaren 14a (osteguna)
  • Ordua: 18.30
  • Lekua:  DBH Mogel Isasi Bideo Gela
  • Hizkuntza: Euskara
Ekitaldiak, Guraso Elkartea atalean publikatua | 2 iruzkin

Ikastolako jantokien inguruko bilera

Dakizuen bezala, ikastolako jangelen kudeaketaren inguruan  hausnarketa bat egiteko taldetxo bat sortu zen. Lehenengo bileren berri ere eman genizuen webgunean bertan, eta aurreko akta ere bertan irakurri dezakezue.

Bere txikian bada ere, martxan gabiltza eta mezu hau datorren bileraren deialdia egiteko asmoarekin bidaltzen dizuet. PDF honetan duzue deialdia eta aurreko bileraren akta.

  • Eguna: urtarrilaren 23a, asteazkena
  • Ordua: arratsaldeko 7etan
  • Lekua: Mogel Isasiko areto nagusian (edo bideo gelan)

Guraso guztiak gonbidatuta zaudete, noski.

Guraso Elkartea atalean publikatua | Utzi iruzkina